
Kultura Sailak epe bat eman die udalei agiritegi publikoak sustatzeko diru-laguntzak eska ditzaten; diru-laguntza horietarako 220.000 euro ditu (2012-06-12(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)
Agindua, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei eta toki-izaerako udalaz gaindiko erakundeei beren artxibo sistema jarri edota sendotu ahal izan dezaten dirulaguntzak emateko modua arautzen duena.
Gobernu Kontseiluak gaur Kultura Sailburuaren Agindu bat onetsi du eta Agindu horren bidez, 2012. urtean agiritegi publikoak abian jartzeko edo ditugunak finkatzeko diru-laguntzak emateko deialdia ireki da. 220.000 euro daude horretarako, eta diru-laguntzaz baliatu ahal izango dira Euskal Autonomia Erkidegoko udalak, udala baino txikiagoak diren lurraldeko toki entitateak eta udalaz gaindiko erakundeak.
Ondokoetarako diru-laguntzak emango dira:
a) Azalpen tresnak sortu edo hobetzeko programak, zabalkuntzarako politika eraginkorra burutzeko.
b) Dokumentu funtsak baloratu eta aukeratzeko programak.
c) Agiritegien lokalak hobetzeko ekintzak, bai zaintzeko baldintzei dagokienez, bai kontsultatzeko baldintzei dagokienez.
d) Kultura zabalkuntzarako agiritegi jarduerak.
e) Agiritegi mankomunatuen zerbitzuen mantentze-lanak
f) Agirien digitalizazioa
Kanpoan geldituko dira dokumentu funtsak zaharberritzeko eta transkribatzeko proiektuak, baita agiritegi funtsak zaintzeko edo horietara sartzeko gutxieneko baldintzak (bai egun, bai gerora begira) bermatuko ez dituzten proiektuak ere.
Deialdirako 220.000 euro daude eta diru-laguntzek aurrekontuaren zenbatekoaren % 50ekoa izan daitezke gehien jota, gehienez 20.000 eurokoak.
Aurreko deialdien ebaluazioaren arabera, emaitzak oso onak izan dira, batez ere udalerri ertain eta txikietan. 2011n 33 proiekturako diru-laguntza eman zen.
Laguntzen ildo horretan, Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroak (Irargi), berezko Agiritegi Sistema bat ezartzearen edo eta finkatzearen edo halakorik izateko proiektuak egitearen alde egin du. Programa honek gizartean garrantzi handia du gero eta udalerri gehiagori egiten baitie onura, eta oso inbertsio txikia egin behar da lortzen den errentagarritasunerako; horrela bada, behin betiko antolatu eta zainduko baita agirien ondare aberatsaren parte bat; ondare hori toki entitateen esku dago eta herritarrek kontsultatzeko modukoa bihurtuko da.


Berri honen iruzkinen RSSa