
Bikaintasun akademikoaren bekak (2012-06-12(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)
Agindua, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena; honen bidez, errendimendu akademiko handia duten unibertsitateko ikasleak aintzatetsi eta saritzeko 2012-2013 ikasturterako bikaintasun akademikoko beketarako deialdia egiten da.
Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du 2012-2013 ikasturtean errendimendu altuko unibertsitate-ikasleen lana aitortu eta saritzeko bikaintasun akademikoaren bekak deitzen dituen agindua.
beka, 705.000 euroko zenbateko globalean, ematea du agindu honek helburu. "Bikaintasun akademikoaren bekak " esaten zaie eta beka hau 2011-2012 ikasturterako lortu duten edo 2012-2013 ikasturtean lehen aldiz unibertsitatera sartu diren eta Graduko edo behar den mailako irakaskuntzetan matrikulatuta dauden errendimendu altuko ikasleentzat dira.
"Bikaintasun akademikoaren bekek " unibertsitate-ikasleen ikasteko prozesuan eta ikerketa-lanetan bikaintasuna sustatzea dute helburu eta ikasle horien errendimendu akademikoa sarituko dute.


Berri honen iruzkinen RSSa