Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Ekainak 12 0

Kultura Sailak diru-laguntzen deialdia egin du udalek Euskadiko irakurketa publikoko sarean diren liburutegi publikoetan teknologia berriak ezar ditzaten (2012-06-12(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

Agindua, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegi publikoetan teknologia berriak ezartzeko edo/eta garatzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duena.

Gobernu Kontseiluak gaur Kultura Sailburuaren ondoko Agindua onetsi du: Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean diren liburutegi publikoen teknologia berriak ezartzeko edo eta garatzeko diru-laguntzen deialdia egin eta diru-laguntza horiek arautu dituena.

Kultura Sailak uste du beharrezkoa dela udal liburutegi publikoetan aipatutako teknologiak ezartzeko edo garatzeko aukera ematen duten jarduerei laguntzea, batez ere liburutegi horien funtzio nagusiena ondokoa delako: herritar guztiei ezagutzarako eta informaziorako ateak zabaltzea.

2012. urterako diru-laguntzen zenbatekoa guztira 354.400 eurokoa izango da, eta diru-laguntzaz baliatu ahal izango dira udalak edo udal liburutegi publikoen eremuan eskumenak esleituta dituzten toki entitateak, betiere liburutegi horiek Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean badira edo Sare horretan sartzeko eskera egin badute.

Ondokoen eskuraketa edo instalazioa diru-laguntzen xede izango dira:

a) Hardware edo euskarri fisikoa: mahai gaineko ordenagailuak, ordenagailu eramangarriak, pda-k, eskanerrak, pantaila lauak, periferikoak, routerrak, inprimagailuak, etab.
b) Informatika-sistemetako software edo euskarri logikoa.
c) Harizko zein hari gabeko komunikazio sareak.

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.