
Oinarrizko edo/eta Aplikatutako Ikerketa, eta Lankidetza Proiektuetarako dirulaguntzak (2012-06-12(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)
Agindua, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, 2013-2015 epealdirako oinarrizko eta/edo aplikatutako ikerketa proiektuak eta elkarlanekoak egiteko laguntzak emateko deialdia egiten duena.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenari jarraituz, gaurko Gobernu Kontseiluak Oinarrizko edo/eta Aplikatutako Ikerketa Proiektuak eta Lankidetza Proiektuak 2013-2015 epealdian diruz laguntzeko dei egiten duen Agindua onartu du.
Deialdi honek honako bi modalitate hauek bereizten ditu: lehenengoak Oinarrizko edota Aplikatutako Proiektuak gauzatzea sustatu nahi du; bigarrenak proiektu berean erakunde desberdinak parte hartzea sustatu nahi du.
Deialdi honek 860.000 euroko diru-kopurua du. Honela banatuta: 380.000 euro lehenengo urterako, 240.000 euro 2014 urterako eta 240.000 euro 2015 urterako.


Berri honen iruzkinen RSSa