Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Ekainak 18 0

Pilar Unzaluk erregio arteko lankidetza ekonomikoa eta teknikoa proposatu du ur politikak bultzatzeko

Rio de Janeiro, ekainak 19.- Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak, Pilar Unzaluk, erregio arteko lankidetza eskatu du, “bai alor teknikoan zein ekonomikoan, ur-saneamendua eta hornidura bermatuko duten politikak egin ahal izateko”.

Rio de Janeiron (Brasil) egin den nrg4SD, garapen jasangarrirako erregio arteko nazioarteko sarearen goi bileran parte hartu du Pilar Unzaluk eta, ondoren, zera adierazi du; “herritarren beharrak asetzeko adinako gertutasuna dute erregioetako administrazioek eta, batzutan, herrietako gizatalde horiei falta zaizkien baliabide ekonomikoak dituzte”.

“Ur politikek askotan eskura ez ditugun baliabide ekonomikoak eskatzen dizkigute” gaineratu du, eta horrek “ezinbestekoa” egiten du “lankidetza ekonomiko eta teknikoko” akordioak lortzea. Modu horretan, errazagoa izango da ur gaietan mundu mailan dauden arazoak konpontzea.

Sailburuak, ur politiketan erregio arteko elkartasuna derrigorrezkoa izan behar duela azpimarratzeaz gain, zera adierazi du, “Euskadiko Lankidetza Agentziak eta gure departamentuak 70 milioi dolar bideratu ditugu hainbat laguntza lerroetara”.

Horien artean, eta uraren kudeaketarekin zerikusia dutenez, Garapenerako Nazio Batuetako Programarekin (PNUD) batera egindako bi azpimarratu ditu, Liberian eta El Salvadorren egindakoak. Horiez gain, beste hainbat dira nrg4SDren barruan Eusko Jaurlaritzak bultzatzen dituen proiektuak.

Pilar Unzaluk, bestetik, nrg4SDren eta Encore, ingurumenerako Europako erregioetako konferentziaren arteko hitzarmena defendatu du, besteak beste, ingurumen alorrean “bikoiztasunak” ekidituko dituelako eta “indarrak partekatu” eta “erregoien papera indartu” egiten dituelako.

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Politikariak

  • Thumb_65_pilar_unzalu
    Pilar Unzalu Ex-Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua

Beste gonbidatu batzuk

  • Pilar Unzalu

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.