
Euskotrenek Eibarren autobusen ibilbidea aldatuko du San Juan jaien ospakizuna dela eta
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, Eibarren ospatuko diren San Juan jaiak direla eta autobusen ibilbidea aldatuko du, hilaren 22ko, ostiraleko, 20:00ak eta ekainaren 26ko, astearteko, 03:00ak bitartean. Hori dela eta, autobusek asteburuetan bezala ibili beharko dute.
• MALLABIA – ONDARROA: autobusak saihesbidetik joango dira, asteburuetan bezala. Untzaga plazan geldialdia burutuko da, taxien geralekuen aurrean, gero Estazio kaletik Bidebarrieta kalera itzuliko da eta handik ohiko ibilbidearekin jarraituko da.
• ONDARROA – MALLABIA: ohiko zerbitzua.
• EIBAR – SORALUZE (astelehena, hilak 25): autobusak saihesbidetik joango dira, asteburuetan bezala. Untzaga plazan geldialdia burutuko da, taxien geralekuen aurrean, gero Estazio kaletik Bidebarrieta kalera itzuliko da eta handik ohiko ibilbidearekin jarraituko da.
• SORALUZE – EIBAR: ohiko zerbitzua.
• UDALBUS ZERBITZUA (EIBAR): ostiralean, ekainaren 22an, 20:00etatik aurrera, ez da inolako zerbitzurik burutuko, ekainaren 26ko (asteartea) 03:00ak arte. Asteleheneko, ekainaren 27ko lehen orduan, EuskoTrenek UDALBUS autobusen zerbitzua berriro ere berrezarriko du.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbakira dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete ohiko autobus geralekuetan, eta baita Konpainiaren web gunean ere: www.euskotren.es.


Berri honen iruzkinen RSSa