Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Ekainak 19 0

Herrizaingo Sailak 9.782.333 euro bideratu ditu euskal egoitza judizialen eta Ertzaintzaren zentralaren segurtasunera (2012-06-19(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

Erabakia, zaintza- eta segurtasun-zerbitzurako 5.000.000 eurotik gorako aurrekontua duen kontratua baimentzeko, adin txikikoen zentroetarako, justizia-jauregietarako, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren mendeko zentroetarako eta Ertzaintzak Erandion duen egoitza nagusirako.

Partida 2014ra arte luzatzen da

Gobernu Kontseiluak gaurko batzarrean onetsi duen erabakiaren bidez, baimena eman du 9.782.333 euro bideratzeko egoitza judizialen eta Ertzaintzaren zentralaren segurtasuna finantzatzera 2012an eta hurrengo bi urteetan.

Zehazki, aurrekontu-partidaren xedea hau da: adingabeen zentroen, justizia-jauregien eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren mendekoak diren gainerako egoitzen zaintza eta segurtasuna ordaintzea EAEko hiru lurraldeetan, bai eta Erandion dagoen Ertzaintzaren zentralarena ere.

Gaur onetsi den partida hiru kopurutan banatuta dago. Kopuru bakoitzaren xedea da 2012ko eta hurrengo bi urteetako beharrak estaltzea. 2012rako 2.853.180,40 euro bideratu dira; 2013rako, 4.891.166,40 euro; eta, 2014rako, 1.037.986,20 euro.

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.