
Eusko Jaurlaritzaren Osasun- eta Kontsumo Sailak abian jarri du Euskadiko osasun-arloko garraio zerbitzu urgentea 2012 eta 2013rako kontratatzeko prozesua, 12.207.250 euroko aurrekontuarekin (2012-06-19(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)
Erabakia, osasun-larrialdietan garraio-lanak egiteko eta laguntza emateko zerbitzurako 5.000.000 eurotik gorako aurrekontua duen kontratua baimentzeko, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako osasun-eremuetako larrialdietako garraio sanitarioaren sarerako.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Sailak abian jarri du EAEn osasun-arloko garraio zerbitzu urgentea eta larrialdietako asistentzia 2012 eta 2013rako kontratatzeko prozesua, 12.207.250 euroko aurrekontuarekin.
Euskadiko osasun-sistemak ez du garraiobide propio nahikorik larrialdiko osasun arretatarako eta horrek, duela urte batzuk, eragin zuen oinarrizko bizi-euskarria emateko hainbat baliabide kontratatzea, alegia, anbulantziak, hartara, herritarrei eskaintzen zaien larrialdiko prestazio sanitarioaren kalitatea nabarmen hobetzeaz gain, asistentzia-prozesuaren globalizazioarekin jarraitzea, bizi-euskarriaren asistentzia-estaldura EAEko biztanle guztiei zabaltzea eta hainbat gertakaritarako arreta-plan bat egin da.
Izan ere, euskal administrazioak herritarrei larrialdiko osasun-asistentzia ekitatez emateko konpromisoa hartu zuenez, oinarrizko bizi-euskarriko anbulantzia propioen bidez eman ezin duenez larrialdiko osasun-arreta eta lortutako emaitzak positiboak direnez, komeni da jarduera-ildo berarekin jarraitzea.
Oinarrizko bizi-euskarrien baliabideen ezaugarriak eta osasun-garraio urgentearen sareari egiten dizkioten ekarpenak honako hauek dira:
- Bizi-euskarri aurreratuko eta erizaindun bizi-euskarriko baliabideekin batera, eta zentro koordinatzaileetatik emandako jarraibideen arabera, oinarrizkoak dira EAEko urgentziei eta larrialdiei osasun-erantzuna emateko sarean.
- Osasun-arazoa gertatzen den lekuetan osasun-asistentzia urgentea ematen dute.
- Erantzun azkarra ematen duten osasun-larrialdietan, aktibazio denbora gutxi behar dutelako.
- Larrialdiak koordinatzeko zentroko medikuei edo erizainei helarazten diete Pazientearen informazio medikoa, erantzuna optimizatzeko.
- Estaldura geografiko zabala ematen dute, oinarrizko bizi-euskarriko baliabideak estrategikoki kokatua baitaude.
- Ia biztanleria guztia estaltzen dute, osasuna arriskuan duten pertsonei laguntza ematen baitiete EAEko biztanlegune gehienetan, bai hirikoetan bai landakoetan.
- Larrialdiak koordinatzeko zentroekin eta osasun-garraio urgentearen sareko gainerako ekipoekin lankidetzan jarduten dira biktima anitzeko gertakarietako asistentzian.
Datozen egunetan argitaratuko dira kontrataziorako oinarriak, Euskadi.net webguneko kontratatzailearen profilean.


Berri honen iruzkinen RSSa