Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Ekainak 20 0

Pilar Unzaluk erregioen “ekimen arduratsua” aldarrikatu du jasangarritasunerako bidean

Rio de Janeiro, ekainak 20.- Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak erregioen “ekimen arduratsua” aldarrikatu du garapen jasangarrirako bidean eta pobreziaren aurkako borrokan.

Rio de Janeiron egiten ari den Erregio eta Estatu Federatuen Mundu Mailako Gailurrean Pilar Unzaluk egin duen irekiera hitzaldian, bi helburu horiek lortzeko erregio mailako ekonomia berdearen bultzatzearen garrantzia azpimarratu du.

Erregioen papera aldarrikatu du, “maila ezberdineko administrazio arteko lehiatik kanpo, batez ere, jasangarritasun alorrean hartzen diren erabakien %80 tokian tokiko administrazioetan eta erregioetakoetan hartzen direlako. Ardura ariketa bat besterik ez da”.

Pilar Unzaluk azpimarratu du “gobernantza modu berri baten bidean goazela ez dago dudarik, garapen justuago bat lortuko duen ekonomia berde baten eskutik. Eta ez dago dudarik, erregioek dituzten ardurengatik eta administrazioen artean izan beharko genukeen lankidetzagatik, gauzak hobetzeko ezinbestekoak garela”, alor ekonomiko ikuspegitik, sozialetik eta ingurumenekotik.

Sailburuak, era berean, Gobernuz Kanpoko Erakundeen eta instituzioen lana eta kontribuzioa eskertu nahi izan du pobreziaren aurkako borrokarako eta garapen jasangarri baterako egin dituzten kontribuzioengatik.

Gailurraren inguruan izan dituzten topaketak direla eta, Euskadik gizartearen partehartzearekin batera eraikitako ikuspegia eta jarrera eta EcoEuskadi 2020 Estrategia azaldu dizkie Paul Carrascori, Erregio Batuen Erakundeko/Fogar-eko presidenteordeari eta Stefan Kuhni, ICLEIko Hiri Gobernuko zuzendariari.

Irekiera ekitaldian, Pilar Unzaluz gain, nrg4SD edo Fogar mailako nazioarteko sareetako ordezkariek edota Sao Pauloko, Rioko, Quebeceko, Kataluniako edo Hego Australiako gobernuetako ordezkariek parte hartu dute.


 

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Politikariak

  • Thumb_65_pilar_unzalu
    Pilar Unzalu Ex-Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua

Beste gonbidatu batzuk

  • Pilar Unzalu

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.