
70etik gora euskal enpresari interesatzen zaio ia 550 milioi banatuko dituen IKTentzako laguntzen programa
- Industria Sailak jardunaldi bat antolatu du SPRIren bitartez, euskal enpresei ezagutzera emateko Industria Ministerioaren "IKTen I+G Lehiakortasun Programa".
- 2012an 486 milioi euro esleituko dira maileguetarako eta 48 milioi diru-laguntzetarako, eta nobedade garrantzitsuena da deialdia enpresei zuzendurik dagoela.
- Deialdi berri honek 3 teknologia mota hauetan oinarritutako proiektuak lehenetsiko ditu: lainoko konputazioa, mugikortasun-aplikazioak eta konfiantza eta segurtasuna sustatzeko teknologiak.
Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza eta Informazio Gizarteko zuzendari Xabier Sabalzak eta Informazio Gizarterako Telekomunikazioen Estatu Idazkaritzako Kabineteko zuzendari Juan Corro Beseler-ek gaur aurkeztu dute Bilbon Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren "IKT-en I+G Lehiakortasun Programa". SPRI Taldeak -enpresa sareari laguntzen dion Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko sozietate publikoen multzoak- antolatu du jardunaldi hau, non 70etik gora euskal enpresak parte hartu baitute.
Industria, Energia eta Turismo Ministerioak 533 milioi esleitu ditu IKT-en I+G Lehiakortasun Programaren 2012ko deialdi honetara. 533 milioi horietatik 488 maileguetarako dira eta 48 diru-laguntzetarako.
Deialdi berri honek berritasun bi ditu. Bata da merkatutik hurbil dauden eta IKTen industriako lehiakortasuna handituko duten proiektu teknologiko berritzaileentzako laguntzak emango dituela eta bestea da enpresak direla laguntza hauen onuradunak.
IKT-en I+G Lehiakortasun Programak lau jarduera-ildo hauen araberako proiektuak lehenetsiko ditu: lehiakortasuna ETEetan, hiri adimendunak eta administrazio elektronikoa, mugarik gabeko eduki eta zerbitzu interoperagarriak eta, azkenik, mugikortasun inguruneetarako zerbitzuak.
Gainera, lau jarduera-ildo horiek garatuz oinarrizko hiru teknologia hauek lehenetsiko dira: lainoko konputazioa, mugikortasun-aplikazioak eta konfiantza eta segurtasuna.


Berri honen iruzkinen RSSa