
Euskotrenek ekainaren 23an eta 24an Donostiatik igarotzean autobusen zerbitzua aldatuko du
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen EuskoTren Sozietate Publikoak, larunbatean, ekainaren 23an, eta igandean, ekainaren 24an, Donostiatik igarotzean autobusen zerbitzua aldatuko du, “DONOSTIAKO TRIATLOA MEMORIAL ONDITZ” kirol probaren ospakizuna dela eta.
- IRTEERAK DONOSTIATIK
LARUNBATA, EKAINAK 23: Donostiatik 15:00etan eta 16:00etan irteten diren autobusak, Askatasuna Etorbidean geldialdia burutu ondoren, Urbieta kaletik jarraituko dute Pío XIIraino, eta ondoren saihesbidea hartuko dute.
IGANDEA, EKAINAK 24: Donostiatik 10:00etan, 11:00etan, 12:00etan eta 13:00ean irtengo diren autobusak, Askatasuna Etorbidean geldialdia burutu ondoren, Urbieta kaletik jarraituko dute Pio XIIraino eta gero Saihesbidetik jarraituko dute.
Lehen adierazitako egunetan eta orduetan Zumalakarregiko, Unibertsitateko, Matiako eta Errotaburuko geldialdiak kendu egingo dira.
- DONOSTIARA SARTZEKO
Donostiara sartzeko autobusen sarrera guztiak ohiko ibilbidearekin eta geralekuekin burutuko dira.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek EuskoTrenen honako telefono zenbakira dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete ohiko autobus geralekuetan, eta baita Konpainiaren web gunean ere: www.euskotren.es.


Berri honen iruzkinen RSSa