Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Ekainak 26 0

Eusko Jaurlaritzak Osasunari buruzko berezko dekretua onartu du, "'statu quoa' mantendu eta Madrileko murrizketek eraginik izan ez dezaten"

Eusko Jaurlaritzak gaur bertan onartu du Osasunari buruzko dekretu berria; ostegun goizerako deitutako prentsaurrekoan hari buruzko xehetasun gehiago emango diren arren, dekretu honek xede bikoitza du: "doako osasun sistema publiko unibertsala bermatzea eta botiken ordainketaren esparruan herritarren egungo ekarpen-mailak mantentzea, eta beste kolektibo batzuek, esaterako, langabetuenak, botikak ez ordaintzeko salbuespena gehitzea". Dekretu honen helburua da Madriletik osasungintzaren esparruan egin diren murrizpenei aurre egiteko neurriak hartzea.

Gaur goizean, Idoia Mendia, Eusko Jaurlaritzako bozemaileak prentsaurrekoa eskaini du Lehendakaritzan, astearteroko ohiko Gobernu Kontseiluaren ondoren. Idoia Mendiarekin batera Pilar Unzalu, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailburua eta Rafael Bengoa, Osasun Sailburua agertu dira.

Idoia Mendiak adierazi du "Lanbideren kudeaketak agerian jarri duela hutsune jakin batzuk zeudela Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren (DBE) kudeaketan", baina, halaber, adierazi du horrekin guztiarekin ez dela Bizkaiko Foru Aldundiarekin "erakunde arteko liskarrik sortu nahi", "egia frogatzea baizik".

Bestalde, Pilar Unzaluk Emakume Langileen Estatutuaren legeko aurreproiektua aurkeztu du.

 


Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2012.06.26)

 

 

 

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012-06-26n hartutako erabakiak

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Politikariak

Beste gonbidatu batzuk

  • Idoia Mendia, Pilar Unzalu, Rafael Bengoa

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.