
Lehendakaria: “Krisiaren osteko etorkizuna hezkuntza eta ikerkuntza hobetzetik pasatzen da, eta ezagutzaren eskutik etorriko da”
Patxi López Lehendakaria EHUren XXXI. Udako Ikastaroen aurkezpenaren burua izan da gaur, Donostiako Miramar Jauregian. Bertan, Eusko Jaurlaritzako lehendakariak esan du “hezkuntza, ezagutza eta zientzia orainaldia finkatu eta etorkizuna konkistatu nahi duen edozein herrialde apustuaren epizentroan kokatzen direla; kontrakoak, aldiz, iraganean uzten gaitu lotuta”.
Lehendakariak azpimarratu du euskal Unibertsitate Publikoak Eusko Jaurlaritzarentzat duen lehentasuna, krisi ekonomikoko egoera honetan. Konpromiso hori Euskadi Ereduan jasotzen da, eta unibertsitate-politikarekin batera politika zientifiko eta teknologikoa ere lehenesten du. “Benetako oparotasuna, elkartasunarekin eta iraunkortasunarekin bateragarri den hori, berdintasunezko gizarteetan soilik lor daiteke, hezkuntzarekin eta I+G+b-arekin kontzientziatuta dauden gizarteetan”, esan du Lehendakariak.
Lópezek azaldu duenez, Eusko Jaurlaritza enplegua sortzen duen hazkunde eredu berri bat bultzatzen ari da, “politika sozialen edo Zerbitzu Publikoen murrizketak saihesteko, murrizketa horiek orainaldia eta etorkizuna oztopatzen dituztelako”, adierazi du.
EHUren Ikastaroen inaugurazio-ekitaldian izan dira Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua, Isabel Celaá, Euskal Unibertsitate Publikoaren errektorea, Iñaki Goirizelaia, Gipuzkoako diputatu nagusia, Martin Garitano, eta Donostiako alkatea, Juan Carlos Izagirre. PRISAko kontseilari delegatu Juan Luis Cebriánek “Etorkizuneko kazetaritza eta kazetaritzaren etorkizuna” izenburuko hitzaldia eman du.
Deskargak
- lhk_hezkuntzan_inbertzioa_e... 29.9 MB
- recursos_cursos_verano_erre... 36.8 MB
- 2012_06_26_lehen_cursos_005... 2.2 MB (.jpg)
- 2012_06_26_lehen_cursos_002... 3.3 MB (.jpg)
- 2012_06_26_lehen_cursos_008... 3.6 MB (.jpg)
- 2012_06_26_lehen_cursos_006... 3 MB (.jpg)
- 2012_06_26_lehen_cursos_014... 3 MB (.jpg)
- 2012_06_26_lehen_cursos_010... 3 MB (.jpg)
- 2012_06_26_lehen_cursos_020... 2.3 MB (.jpg)
- 2012_06_26_lehen_cursos_016... 2.6 MB (.jpg)
- 2012_06_26_lehen_cursos_036... 2.3 MB (.jpg)
- 2012_06_26_lehen_cursos_032... 3.5 MB (.jpg)
- 2012_06_26_lehen_cursos_060... 2.5 MB (.jpg)
- 2012_06_26_lehen_cursos_039... 2.3 MB (.jpg)
- 2012_06_26_lehen_cursos_051... 2.6 MB (.jpg)
- 2012_06_26_lehen_cursos_057... 2.5 MB (.jpg)
- 2012_06_26_lehen_cursos_072... 2.8 MB (.jpg)
- 2012_06_26_lehen_cursos_062... 2 MB (.jpg)
- 2012_06_26_lehen_cursos_081... 3 MB (.jpg)
- 2012_06_26_lehen_cursos_079... 2.1 MB (.jpg)
- 2012_06_26_lehen_cursos_086... 2.2 MB (.jpg)
- 2012_06_26_lehen_cursos_085... 3.1 MB (.jpg)
- 2012_06_26_lehen_cursos_090... 3.2 MB (.jpg)
- Discurso_LHDK.pdf 49.5 KB (pdf)
Politikariak
Beste gonbidatu batzuk
- Lehendakaria, Isabel Celaá






















Berri honen iruzkinen RSSa