Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Ekainak 26 0

Txilek eta Euskadik bizikidetzari buruzko esperientziak landu dituzte elkarrekin

Jesús Loza Eusko Jaurlaritzaren Bizikidetzarako ordezkaria eta Ainhoa Alday Kanpo Harremanetarako zuzendaria Txilen daude bidaian, eta han amaiera eman diote Gernikako Bonbardaketaren 75. urtemugari buruzko erakusketari. Loza bizikidetzari eta giza eskubideei buruzko hainbat ekitalditan parte hartzeko joan da Txileko Santiagora.

Atzo amaitutako erakusketa ibiltaria 50 hiritan zehar igaro da, Gernika herri bizkaitarrean 1937an gertatutakoa hurbildu eta indarkeria eta terrorismoaren deslegitimazioa zabaltzeko. Erakusketa Txilen izan den bitartean, 10.000 eskola-umek erakusketa ikusi eta gai horri buruzko hitzaldi eta tailerretan hartu dute parte; erakusketa arrakastatsua izan dela iritzi diote, beraz.

Museoan bi lazgarrikeriaren oroimena batu da —Txileko diktadurarena eta Gernika bonbardaketarena, alegia—, biktimak omentzeko, hiltzaileak salatu eta totalitarismoek suntsitu nahi izan zituzten baloreak sustatzeko: bakea, askatasuna eta justizia.

Loza eta Aldayk bilera bat ere egin zuten Isabel Allende senatariarekin eta Osvaldo Puccio Salvador Allende Fundazioaren presidentearekin eta Fundazioaren Solidaritatearen Museoa bisitatu zuten, museoan 40. urtemuga betetzen duen honetan.

Euskal herritarrentzako harrera-ekitaldia

Atzoko agenda amaitzeko, harrera-ekitaldia egin zitzaien Txilen bizi diren euskal gizatalde eta herritarrei; Ana Urchuegia ordezkaria izan zen ekitaldiaren buru. Euskadiren Txile eta Peruko ordezkaritzan lehen aldiz egin da bilkura hori, eta bertan Bizikidetzarako ordezkariak eta Kanpo Harremanetarako zuzendariak aukera izan dute Euskadik sozioekonomian eta bizikidetza eraikitzean orain duen egoeraren berri emateko.

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Politikariak

Beste gonbidatu batzuk

  • Jesús Loza, Ainhoa Alday

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.