Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Ekainak 26 0

Euskotrenek datorren ekainaren 30an tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu Irungo San Martzial jaiak direla eta

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, ekainaren 30ean Lasarte Oria-Hendaia artean larunbateko ohiko zerbitzua osatzen duen trenen gaueko zerbitzu berezia eskainiko du Irungo San Martzial jaiak direla eta.


Tren bereziek honako ezaugarri hauek izango dituzte:

LASARTE-AMARA/DONOSTIA-HENDAIA NORANZKOA
•    Irteerak Lasartetik Hendaiarantz:  21:59, 22:29, 22:59, 23:59, 0:59, 1:59, 2:59, 3:59, 4:59, 5:59 eta 6:59an
•    Irteerak Donostiatik Hendaiarantz:  23:45 eta 5:45ean

HENDAIA-AMARA/DONOSTIA-LASARTE NORANZKOA
•    Irteerak Hendaiatik Lasarterantz:   22:03, 23:03, 0:03, 1:03, 2:03, 3:03, 4:03, 5:03, 6:03, 6:33 eta 7:03an
•    Irteerak Oiartzunetik Donostiarantz:  22:36an
•    Irteerak Hendaiatik Donostiarantz:  22:33, 23:33 eta 0:33an


Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren web gunean www.euskotren.es

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.