
'Por quién no doblan las campanas' dokumentalaren aurkezpenean izan da Idoia Mendia
"Atzera begiratu behar dugu, gizalegez konpon daitekeen guztia konpontzeko". Eusko Jaurlaritzako bozemaile eta Justizia eta Herri Administrazio Sailburuak hitz horiekin baloratu nahi izan du gaur goizean Bilboko EITB egoitzako Multibox aretoan aurkeztu eta gaur gauean ETB 2 katean emitituko den dokumentalaren garrantzia. 1960 eta 1978 bitarte, arrazoi politikoko indarkeriaren testuinguruan gertatu ziren giza eskubide urraketen biktimen senideen testigantzak biltzen ditu dokumental horrek.
Alberto Surio, EiTBko zuzendariak adierazi duen moduan, istorioak "gogortasun eta indar handiz kontatuta daude" eta "gure historiaren atal lazgarri bat islatzen dute, indarkeria bidegabe eta arbitrarioarena".
Biktima ugari bertaratu dira aurkezpenera. Idoia Mendia biktima horietako batzuekin zuzenean elkartu zen, eta gaur, bere agerraldian, horiek kontuan izan ditu: "Zuen mina partekatzeak izugarri hunkitu nau".
Deskargak
- Audioak (2)
- Bideoak (2)
- Argazkiak
Politikariak
Beste gonbidatu batzuk
- Alberto Surio


Berri honen iruzkinen RSSa