Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Ekainak 29 0

AAL SUMMIT 2012 Biltzarra Euskadiko Adierazpenaren sinadurarekin bukatu da

Dokumentua dekalogo bat da, eta bertan “jaso dira eskualde baten barruan nahiz eskualdeen artean Osasunaren, Gizarte Zerbitzuen, Industriaren, Teknologiaren eta Herritarren arteko elkarrizketa berria zuzentzeko oinarriak, oinarrizko helburu bat lortzeko: etxeak eta bertako biztanleak osasunaren esparruarekin eta arlo sozialarekin modu gizatiarrean, eraginkorrean, arinean eta, batez ere, iraunkorrean  komunikatzeko aukera ematen duten produktuak eta zerbitzuak lortzea”, esan du Eusko Jaurlaritzaren Kalitate, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko sailburuordeak, Olga Riverak.

Gaur goizean, Bilboko Euskalduna Jauregian AAL SUMMIT 2012 Biltzarraren hirugarren eta azken jardunaldia egin da. Goizeko lehenengo orduko saioak ‘AAL ikuspegia errealitate bihurtzea lortzeko ekintzak’ izan du izenburu. Bertan, etorkizunean merkatuko egungo oztopoak gainditzeko eman beharreko pausoak jorratu dira, eta jarraitu beharreko jarduera-lerroak proposatu dira.

Iñaki San Sebastián, TECNALIAko alboko zuzendari nagusia, gaur moderatzaile gisa aritu da Holly B. Jimison hizlari gisa izan duen mahai-inguruan, eta bertan parte hartu dute Juan Carlos Castrosín-ek, María Iglesia Gómezek eta Andrew McCormick-ek.

Jarraian, Euskadiko Adierazpena sinatu da, eta, ondoren, jardunaldiari amaiera eman dion ekitaldia egin da.

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Beste gonbidatu batzuk

  • Iñaki San Sebastián, Holly B. Jimison, Juan Carlos Castrosín, María Iglesias Gómez, Andrew McCormick

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.