Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Ekainak 29 0

Jon Azkuek EAEko artisau-flotaren premiei erantzuteko konpromisoa duela nabarmendu du

Gaur inauguratu du Santurtziko Arrantzaleen kofradia, eta Eusko Jaurlaritzak 850.000 euro bideratu ditu kofradia horren gaikuntzara

Arrantza eta Elikadura Industrietako sailburuorde Jon Azkuek "EAEko arrantzako artisau-flotaren premiei erantzuteko eta gure sektoreak itsasoko eta lurreko jardunean dituen lan-baldintzak hobetzeko konpromisoa" nabarmendu du.

Jon Azkuek Santurtzin egin ditu adierazpen horiek; horrela, Arrantza eta Akuikulturako zuzendari Jokin Díazekin batera, Bizkaiko herri horretako Arrantzaleen Kofradiaren inauguraziora joan da Jon Azkue; Eusko Jaurlaritzak guztira 850.000 euro bideratu ditu kofradia horren gaikuntzara. Gaur egun, zortzi itsasontzik dute Santurtziko portuan oinarri-portua.

Sailburuordeak San Pedro jaiengatik zoriondu du sektorea, eta horretaz gain, Kofradiak "lurreko lan-baldintzak eta arrantza-salmentarako baldintzak hobetzen" lagunduko duela adierazi du; izan ere, "bereziki gaituriko postuetan salduko da arraina instalazio honetan".

Horretaz gain, Azkuek udalerriko sardina-saltzaileei egindako omenaldian ere hartu du parte; Santurtziko sardina-saltzaileek, arraina aire zabalean saldu ordez, Kofradiaren barnean egingo dute lan hori aurrerantzean. Horri dagokionez, Eusko Jaurlaritzak "sektore horretako emakumeen lan-baldintzak duin bihurtzea" erabaki duela ere nabarmendu du, "saregileen baldintzekin egin dugun bezala".

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Deskargak

Politikariak

Beste gonbidatu batzuk

  • Jon Azkue, Jokin Diaz

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.