Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Ekainak 28 0

Etxebizitza arloko herritarren partaidetzako Euskadi eredua, inspirazio-iturria New Yorkeko hiriarentzat.

John Rhea-k, etxebizitza publikoari buruzko Ipar Amerikako agintaritza handienaren (New York Housing Authority (NYCHA)) arduradunak (Chairman) adierazi du Eusko Jaurlaritzak azken hiru urteetan bultzatu duen herritarren partaidetzako prozesua inspirazio-iturria dela eurentzat.

Rhea-k zorionak eman dizkio Iñaki Arriola sailburuari, proiektu hori abian jartzeko arriskua hartu duelako, oztopoak oztopo aurrera egin duelako, helburuak argi izan dituelako eta helburu horietatik desbideratu ez delako.

Rhea-k esan du eurentzat ekimen hori inspirazio-iturria dela, bultzatzen ari diren antzeko prozesu baterako.

Adierazpen horiek euskal ordezkaritzarekin izan duen batzar batean egin ditu. Ordezkaritza horren buru Arriola sailburua joan da. Sailburua New Yorken dago, Etxebizitza Sailak bultzatu dituen herritarren partaidetza-prozesuei NBEk eman dien saria jasotzeko.

Arriolak "arriskuek merezi dutela" esan dio. “Interes kontrajarriak dituzten pertsonekin harremanetan jartzen zarenean, beti dago elkargune bat”, azaldu du.

Batzarrean, etxebizitza publikoaren arduradun biek euren esperientziak partekatu eta erkatu dituzte, eta batak bestearen lanengatiko interes handia azaldu du.

Nycha 1934an sortu zen, eta etxebizitza publikoari buruzko Ipar Amerikako agintaritzarik handiena da. 178.000 etxebizitza ditu, eta etxebizitzari buruzko bere programa publikoak New Yorkeko 629.000 biztanleri ematen die zerbitzua.

Columbiako Unibertsitatea

Lehenago, Iñaki Arriola sailburuak Eusko Jaurlaritzaren politika eta NBEren saria jaso duen herritarren partaidetza-proiektua azaldu dizkie Columbiako Unibertsitateko ikasleei.

Graduatu-ondoko ikasleei zuzendutako topaketa hau Latinoamerikako Hirigintza Laborategi Saileko arduraduna den Clara Irazabalek antolatu du.


Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Politikariak

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.