Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Ekainak 29 0

Osasun-asistentziarako industriak bere proiektuak errealitate bihurtzea ahalbidetuko duen merkatua eskatzen du, teknologia berriak etxeetara arrazoizko prezioetan eraman ahal izateko

2012ko AAL (Ambient Assisted Living edo lagundutako bizitza independentea) goi-bileraren hirugarren osoko bilera egin da Bilboko Euskalduna jauregian. Enpresek beren produktuak eta zerbitzuak bultzatzeko eremu horretan dituzten erronkei buruz aritu dira.

Izan ere, nahikoa merkatu handirik ez izatea da, hizlari guztien esanetan, sektore honi hedatzen uzten ez dion oztopo nagusia, abantaila asko ekarriko bailiekete, bai enpresei bai pazienteei, behar bezalako merkatua izateak, eta merkatu hori ezinbestekoa baita osasun-sistema publikoari eusteko.

Walter van Kuijen PHILIPS etxeko ordezkariak aldarrikatu du AAL industriak  funtsezko zeregina duela osasun-arreta berriz asmatzearen alorrean, zahartzaro hobea izan dezagun.  Van Kuijenen arabera, ezinbestekoa da industria botere publikoen "bazkide" bihurtzea, merkatu hori errealitate bihurtzeko.  Horrela baino ezingo dira jarri eskuratzeko moduko konponbide teknologikoak eta jendeari osasuna ahalik eta hobekien zaintzea eskaintzen dienak jende guztiaren esku.  Van Kuijenen iritziz, ahalegin publiko-pribatu partekatua egin behar da horretarako, betiere, arreta pazientean jarririk; berrikuntzak egitea ere ezinbestekoa da, atzeraldi ekonomikoa izanagatik ere.

DELTA etxearen ordezkari den Claus F. Nielsen daniarrak, berriz, dei egin dio sektore publikoari merkatu hori susta dezan, osasun-teknologiak fabrikatzeko baldintzei eta herritarrentzat merkea izango den lagundutako bizimoduari bultzada sozial eta ekonomikoa emanez. Pertsonak zaintzeko teknologia berriak eskala handian ezartzeak ekarriko lituzkeen onurak teknologia berriek, azken urteetan, ibilgailuen segurtasunaren alorrean izandako onurekin alderatu du Nielsenek. "Arazoa da baditugula etorkizuneko proiektuak baina merkatua orain behar dugula" esan zuen.

Michael Strübin EHMA & CONTINUA Health Alliance enpresa belgikarraren arduraduna urrunago joan da, eta proposatu du "ekosistema" baten antzeko zerbait sortu behar dela osasun-zainketaren inguruan, "merkatu hori behin betiko hedatzea galarazten duten trabak gainditzeko, eta gaur egun sartuta gauden gurpil zoroa eteteko". Strübin-ek paradigmatikoa dela irizten dio kasu bat aipatu du, Apple enpresarena, alegia. Enpresa horrek 1998an esklusiboki USB konexioak onartzeko gaitutako lehenengo ordenagailua merkaturatu zuen, gailu-mota horren merkatuak oraindik urrats gutxi batzuk baino egin ez zituenean; baina trakzio-efektu bat izatea lortu zuen, eta horrek berezko ekosistema bat sortzea eragin zuen.

Azkenik, Jose Miguel Azkoitia TECNALIAren zuzendarietako batek uste du zahartzearen erronkak klima aldaketaren kontrako borrokak agenda politiko, ekonomiko eta sozialetan duen leku berbera izan behar lukeela.  Bere iritziz, garapen iraunkorrak Rio de Janeiroko goi bileran termino hori sortu zenetik izan duen garrantzi publikoak ingurumen-industria hedatzen hasteko bidea zabaldu zuen, eta industria hori funtsekoa izan zen berotze globalaren erronkari modu eraginkorragoan aurre egiteko.

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.