
Euskotrenek datorren uztailaren 7an tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu Pasaiako San fermin jaiak direla eta
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen euskotren Sozietate Publikoak, uztailaren 7an Lasarte Oria-Hendaia artean larunbateko ohiko zerbitzua osatzen duen trenen gaueko zerbitzu berezia eskainiko du Pasaiako San Fermin jaiak direla eta.
Tren bereziek honako ezaugarri hauek izango dituzte:
LASARTE-AMARA/DONOSTIA-HENDAIA NORANZKOA
- Irteerak Lasartetik Hendaiarantz: 21:59, 22:29, 22:59, 23:59, 0:59, 1:59, 2:59, 3:59, 4:59, 5:59 eta 6:59an
- Irteerak Donostiatik Hendaiarantz: 23:45 eta 5:45ean
HENDAIA-AMARA/DONOSTIA-LASARTE NORANZKOA
- Irteerak Hendaiatik Lasarterantz: 22:03, 23:03, 0:03, 1:03, 2:03, 3:03, 4:03, 5:03, 6:03, 6:33 eta 7:03an
- Irteerak Oiartzunetik Donostiarantz: 22:36an
- Irteerak Hendaiatik Donostiarantz: 22:33, 23:33 eta 0:33an
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren web gunean www.euskotren.es


Berri honen iruzkinen RSSa