
Lehendakaria Japoniako enbaxadorearekin batzartu da
Lehendakaria Japoniak Espainian duen enbaxadorearekin elkartu da gaur, Satoru Satoh-rekin, hain zuzen. Topaketa Lehendakaritzaren egoitzan egin da, eta bertan izan da, era berean, Kanpo Harremanetarako zuzendaria, Ainhoa Alday.
Topaketa horretan, lehendakariak eta enbaxadoreak Euskadiren eta Japoniaren arteko harremanak izan dituzte hizpide. Enbaxadoreak Euskadiri eskerrak eman dizkio lurrikararen ostean erakutsi zuen elkartasunagatik, eta lehendakariari azaldu dio nola ari diren egiten berreraikuntza eta berreskurapen lanak.
Gainera, bi lurraldeen arteko estrategia komunen ildoak jorratu dituzte, hala nola, energia berriztagarriak eta auto elektrikoa, lankidetza-bide posibleak areagotzeko.
Azkenik, Satoruh Satoh-k lankidetza eskatu du Espainian Japoniaren Urtea ospatzeko ekitaldietarako. Ospakizunak datorren urteko ekainean hasiko dira.
Deskargak
- Audioak
- Bideoak
- Argazkiak (7)
Politikariak
Beste gonbidatu batzuk
- Lehendakaria, Ainhoa Alday








Berri honen iruzkinen RSSa