
Udalei dirulaguntzak, ikastetxeetan hobekuntzak egiteko (UDALAGUNTZA-2012) (2012-07-03(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)
Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua egiteko baimena ematekoa. Helburua: hezkuntza administrazioaren menpeko ikastetxeak hartzen dituzten udal jabetzako eraikinetan obrek eragindako gastuen finantzaketa (Udalaguntza 2012).
Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du hezkuntza-administrazioaren menpeko ikastetxeek funtzionatzen duten udal jabegoko eraikinetan obrak egitera bideratutako gastuen finantziazioa arautzen duen agindua, (UDALAGUNTZA-2012) .
Agindu honen bidez finantzatu ahal diren obrek 2012ko urtarrilaren 2 eta 2013ko martxoaren 31 bitartean hasi behar dira eta 2013ko abenduaren 31 baino lehenago bukatuak egon behar dute.
Dirulaguntza horiek, 10.000.000 euroko zenbateko globalean, horrela banatuko dira: 1.500.000 euro 2012 urtekori eta 8.500.000 euro 2013 urtekori.


Berri honen iruzkinen RSSa