
Lehendakariak eskerrak eman dizkie Txernobilgo umeak hartuko dituzten gurasoei, beren “lan goresgarriagatik”
“Aire berria eskaintzen diezue ume hauei, bizitza-espazio bat oparitzen diezue hainbeste zailtasunen artean. Zuei esker, Euskadi eta Txernobil maitasunezko eta elkartasunezko zubi batekin elkartzen dira”. Patxi Lópezek Ajuria Enean diploma bana eman die 'Txernobilgo Umeen Amak' eta 'Elkarrekin Bizitzaren Alde’ elkarte ukrainarrei, harreraren arloan egin duten lanagatik.
Sariak Lyudmila Sivachuk-ek (Natalia Koniushok-en izenean) eta Larisa Kulik-ek jaso dituzte.
“Guztioi gustatzen zaigu herrialde solidario bat garela esatea. Baina elkartasuna keinu txikiekin ere frogatzen da, norberak bere bizitza pertsonalean egiten dituen ahalegintxo horiekin”, azpimarratu du Lópezek.
Gainera, "Txernobilgo Umeak elkarteak Lan Onari” saria jasotzea nahi duela iragarri du. Sari hori Eusko Jaurlaritzak beren jardueran modu azpimarragarrian gailendu direnei entregatzen die.
Deskargak
- 2012_07_04_lehen_chernobil_...
- 2012_07_04_lehen_chernobil_...
- 2012_07_04_lehen_chernobil_...
- 2012_07_04_lehen_chernobil_...
- 2012_07_04_lehen_chernobil_...
- 2012_07_04_lehen_chernobil_...
- 2012_07_04_lehen_chernobil_...
- 2012_07_04_lehen_chernobil_...
- 2012_07_04_lehen_chernobil_...
- 2012_07_04_lehen_chernobil_...
- 2012_07_04_lehen_chernobil_...
- 2012_07_04_lehen_chernobil_...













Berri honen iruzkinen RSSa