
'Mundua aldatzeko ideiak': osteguna 12.07.05
- bideoak
- argazkiak
Eusko Jaurlaritzak 'Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea' ekimenaren garapena kudeatzeko sorturiko Fundación 2012 Fundazioak 'Mundua aldatzeko ideiak' ekimena antolatu du uztailaren 5, 6 eta 7rako Bilboko Euskalduna Jauregian. Gaur arratsaldean hasi dira eta larunbat gauean amaituko dira. Kulturaren eta jakintzaren arloetako munduko 18 pentsalari eta intelektual ospetsu bilduko dituen pentsaera eta gizarte garaikideko topaketa da.
Txileko presidente ohi eta NBE Emakumeak adarreko egungo zuzendari Michelle Bacheletek grabaturiko mintzaldia proiektatu da.
Topaketa arratsalde honetan hasi da hurrengo ponentzia eta hizlariekin: 'Historia nola egin behar den' sari ugari jaso dituen Ramiro Pinilla euskal idazleak azaldurikoa; 'Zinema, arrazakeria eta ahaztutako gatazkak lehen munduaren bihotzean' Berlingo Zinemaldiaren Epaimahaiaren Sari Nagusia jasotako Bence Fliegauf-ena; 'Zer esan nahi du feminista izateak XXI. mendean?' Germaine Greer feminismoaren iraultzaile eta akademiko australiarrarena; 'Iraultza eta kontrairaultza. Emakume eta gizon arabiarrek askatasunerantz egin beharreko ibilbide luzea', giza eskubideen aldeko Wassyla Tamzali ekintzaile aljeriarrarena; 'Ilustraziotik austeritatera: kultura-paradigma berria?' Susan George filosofo frantziar-estatubatuarrarena eta 'Globalizazioa eta giza irudimena' Shashi Tharoor Indiako kanpo-arazoetako ministro ohi eta NBEren goi-kargudunak proposaturikoa.
- Tag-ak
- Mundua aldatzeko ideak
- Bakearen eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea
- 2012 Euskadi
- Shashi Tharoor eta Colin Vaines
- Wassyla Tamzali
- Josep Ramoneda
- Sergio Ramírez
- Ramiro Pinilla
- Pier G Oliveti
- Alfredo Jaar
- Germaine Greer
- Amy Goodman
- Susan George
- Bence Fliegauf
- Luisa Etxenike
- Isabel Coixet
- Ignacio Cirac
- Zygmunt Bauman
- Alessandro Baricco
- Susan Abulhawa


Berri honen iruzkinen RSSa