
Akitaniak interesa du Euskadiko Gobernu Irekia proiektuan.
Akitaniako Eskualde Kontseiluaren ordezkaritzak, Gérard Boulanger eskualde-kontseilariaren zuzendaritzapean, gaur goizean Eusko Jaurlaritzak gobernu irekiaren eta herritarren partaidetzaren arloan izan duen lan-esperientziaren inguruko lan-jardunaldi batean parte hartu du.
Akitaniako Eskualde Kontseilua irekitzeko eta gobernu parte-hartzailea lortzeko proiektu bat martxan jartzen ari da elkarteei eta herritarrei ahotsa emateko, eta gaurko topaketa Akitania-Euskadi Euroeskualdea martxan jartzean hasi zen lankidetza-esparruaren barruan dago. Lehendakariak martxan jarri duen Gobernu Irekiak hiru oinarri ditu: gardentasuna, parte-hartzea eta lankidetza.
Arlo horietako erantzuleen zuzendarien eskutik, Akitaniako ordezkaritza proiektu osora hurbildu da eta proiektua eredu gisa hartzeko interesa agertu du. Ildo horretatik, Gobernu Irekiaren zuzendariak, Nagore de los Ríosek, Irekia atariaren esperientziak gardentasuna sustatzeko eta administrazioko harremanetan erabakiak hartzen dituzten erantzuleen eta herritarren arteko harremana hobetzeko izan duen arrakasta azaldu du. Parte-hartzea eta datu publikoen berrerabilpena izan dituzte hizpide Txema Oleagak eta Alberto Ortíz de Záratek, hurrenez hurren, beren esku-hartzeetan.
Akitaniako ordezkaritza pozik agertu da aurkeztu diotenaren aurrean eta Eusko Jaurlaritzak gauzatu duen paradigma-aldaketagatik, Gobernuak berak aurrea hartu baitio herritarrari eta publikoki agertu da. Lehenengo topaketak elkarrekin lan egiteko beharra adierazteko, informazioa eta datuak trukatzeko, administrazio-plataformak ezartzeko eta, azken finean, Euroeskualdeko herritarrek administrazioarekiko harremanekiko espazio bakarra barne hartzeko balio izan du.





Berri honen iruzkinen RSSa