
Lehendakariak harrera egin die Euskadiko kirolari olinpikoei eta paraolinpikoei, “ahaleginaren eta norbere mugak gainditzearen eredu dira”
Hamaika modalitatetako hogei bat kirolari olinpiko eta paraolinpiko euskaldunek parte hartuko dute Londresen uda honetan egingo diren Joko Olinpikoetan. Patxi Lópezek gaur goizean Ajuria Enean hartu ditu datozen egunetan Ingalaterrako hiriburura munduko kirol-ekitaldirik garrantzitsuenean parte hartzera joango diren ordezkarietako batzuk.
Lehendakariak bereziki aipatu ditu kirolari paraolinpikoak. Lópezen ustez, “inork baino hobeto ordezkatzen dituzte norbere mugak gainditzeko espiritua eta gizartean finkatuta egon beharko luketen balioak; gure buruari begiratzeko ispilu bat dira”.
Arrakasta opa ondoren, Lópezek gogorarazi die hogei bat pertsona izan arren “motxilan bi milioi euskal herritar baino gehiago daramatzazuela”.
Politikariak
Beste gonbidatu batzuk
- Lehendakari, Blanca Urgell, Patxi Mutiloa










Berri honen iruzkinen RSSa