
Lehendakariak intelektualen papera azpimarratu du "gaur inoiz baino garrantzitsuagoak baitira erreferentzia etiko gisa"
"Intelektual baten akatsak onar ditzakegu, baina inoiz ez bere gezurrak. Ezin diogu eskatu beti arrazoia edukitzea, baina bai librea izan dadila, bere arima saldu ez dezala. Besteen sufrimendua ezkutatzen duen estalkia eskuekin urratzen duena da intelektuala". Patxi Lopez lehendakariak "Kulturak du hitza" ekitaldian parte hartu du, atzo, gaur eta bihar arte Bilboko Euskalduna Jauregian egiten ari diren "Mundua aldatzeko ideiak" jardunaldien barne.
"Galdutako denbora errekuperatzeko ordua da. Askatasun-garai berria bizi dugu Euskadin, baina, aldi berean, arazo berriei irtenbidea eman behar diegu. Ongizatearen eredua benetako arriskuan dago", adierazi du Lehendakariak.
Hitzaldiaren amaieran, bertaratutako guztiei mezu bat helarazi die Lopezek: "Defenda ezazue zuen egia, behin eta berriz hanka sartu arren; baina ez iezaiozue askatasun pertsonalari uko egin, zuzentasunaren laino hutsalean murgilduz".
Ekitaldi hau Euskadi 2012, 2012 Fundazioak antolatu du, Eusko Jaurlaritzak "2012, Bakearen eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea" kudeatzeko sortutako erakundeak; hiru egunetan zehar egingo diren jardunaldietan 18 hizlarik parte hartuko dute, horien artean, munduko bost kontinenteetako filosofo, pentsalari eta intelektualak azpimarragarriak direlarik.
Deskargak
- Audioak
- Bideoak
- Argazkiak (14)
- PDF (1)
- 2012_07_06_lehen_cultura_01... 2 MB (.jpg)
- 2012_07_06_lehen_cultura_01... 2.5 MB (.jpg)
- 2012_07_06_lehen_cultura_04... 2.3 MB (.jpg)
- 2012_07_06_lehen_cultura_02... 2.3 MB (.jpg)
- 2012_07_06_lehen_cultura_05... 2.2 MB (.jpg)
- 2012_07_06_lehen_cultura_06... 2 MB (.jpg)
- 2012_07_06_lehen_cultura_05... 2.2 MB (.jpg)
- 2012_07_06_lehen_cultura_07... 2.6 MB (.jpg)
- 2012_07_06_lehen_cultura_07... 2.9 MB (.jpg)
- 2012_07_06_lehen_cultura_08... 2.4 MB (.jpg)
- 2012_07_06_lehen_cultura_07... 2.4 MB (.jpg)
- 2012_07_06_lehen_cultura_10... 2.8 MB (.jpg)
- 2012_07_06_lehen_cultura_08... 2.2 MB (.jpg)
- 2012_07_06_lehen_cultura_10... 2.4 MB (.jpg)
- Intervención_LHD.pdf 55.8 KB (pdf)
Politikariak
Gaiarekin lotutako berriak
-
Patxi López. Hitzaldiak 2009/11
urte bat gutxi gora behera · 5
-
Forum Europa
urte bat gutxi gora behera · 1
-
Lehendakariak zaintza-lanetan "zorrotz" aritzeko Herri Kontuen Euskal Epaitegiko arduradun berriei
10 hilabete · 0















Berri honen iruzkinen RSSa