Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Uztailak 09 0

Gasteizko Zadorra ibaia gurutzatuko duen hodia lurperatzeko lanak hasi dira

Uraren Euskal Agentzia-URAk Zadorra ibaia gurutzatuko duen ur azpiko hodia lurperatzeko lanak hasi ditu. Lan hauek Vitoria-Gasteiz urez hornitzeko ur azpiko hodi bat eraikitzeko proiektuaren barruan daude, Uraren Euskal Agentziak Vitoria-Gasteizko Udala eta AMVISArekin sinatutako lankidetza hitzarmenaren barruan. Obrak Vitoria- Gasteiz udalerriko iparraldean gauzatuko dira, Abetxuko auzoan, hain zuzen ere, Zadorra ibaia gurutzatzeko oinezkoen pasabidetik hurbil.

Gaur egun Vitoria-Gasteiz Arakako araztegiko biltegietako uretatik hornitzen da, ibilbidean zehar ia-ia paraleloki doazen bi hodiren bitartez. Bi eroanbide hauek, Abetxuko auzora iristean, Zadorra ibaia oinezkoen pasabide gisa zeharkatzen dute (Abetxuko pasabidea), hodiek berek pasabidearen egitura osatuz. Behin ibaia zeharkatutakoan, bi hodiok aurrera egiten dute beren ibilbidean harik eta edateko uraren banaketarako Vitoria-Gasteiz inguratzen duen eroanbide- eraztunarekin bat egin arte.

Ibilgu-azpiko hirugarren hodi paralelo honek gaur egun hiria urez hornitzen duten eroanbideak osatuko ditu, eta aukera berri bat eskainiko du hiriaren ur hornikuntza sistemak dituen ahuleziak txikitzeko, batez ere uholde garaian izan ditzakeen kalteen aurrean. Gainera, azpimarratu beharra dago Zadorraren gainetik pasatzen den Abetxukoko pasabidean ekintza berriak burutzea ahalbidetuko duela, inguruaren uholde arriskuaren kudeaketa hobetzeko ezinbestekoak direnak.

Izan ere, etorkizunean, hodiaren lurperaketa eta ur hornidurarako eroanbide berria bukatu ondoren, Abetxukoko pasabidea handitu ahal izango da, eta, horrela, sekzio hidraulikoa eta ibaiak puntu honetan duen hustuketa ahalmena handitu ahal izango dira. Zentzu horretan merezi du gogoratzea gaur egun dagoen pasabidearen ezkerreko ertza ibilguaren ondotik diharduen lur lubeta batetik igarotzen dela, uholde garaian uren bidearentzat oztopo handia dena

Ur azpiko lurperatzeak 80 m izango ditu, lurperatzearen eraso putzutik, irteera putzura, eta Zadorraren bi ertzak lotzea posible egingo du. Bertan kokatuko den hodia hormigoi armatuzkoa izango da, eta 1400mm-ko barne diametroa izango du. Zadorra ibaiaren azpitik pasatzerakoan sakonera 4,5m-koa izango da. Lurperatze hau eraikitzeko erabiliko den teknika ezkutu Itxiak da. Ezkutu itxiak tunelak egiteko makinak dira bere aurretik dutena presurizatu ahal dutenak lurraren presioak orekatzeko.

Proiektu hau Uraren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailari atxikia dagoena, Vitoria-Gasteizko Udala eta Amvisak sinatutako lankidetza hitzarmenaren barruan kokatzen da. Hitzarmen honen helburua da Zadorra ibaia egokitzeko lanak garatzea, uholde arriskua murrizteko eta hiriaren ur-hornidura hobetzeko asmoz. Ur azpiko lurperatze honen aurrekontua 2.153.125, 53 €-koa da, BEZa barne.

Azken finean ekintza honekin hiriaren ur horniduran ziurtasun handiagoa lortu nahi da, eta, horren bitartez, etorkizunean ekintza gehiago egin ahal izateko bidea ireki uholde arriskua murrizteko asmoarekin.

Uraren Euskal Agentzia-URA erakunde publikoa da eta Eusko Jaurlaritzan ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailari atxikita dago. Bere helburua EAEko ingurune hidrikoaren babestea da, eta ingurune honen parte diren ur masen egoera ekologikoa hobetzen jardutea. Horretarako, alde batetik, ingurune hidrikoari buruzko informazioa lortu, EAEko Uraren egoera diagnostikatu, eta uraren erabilpen zentzuduna planifikatu behar du. Bestetik, Ur jabari publikoa zaintzen du (jabariari kaltea ekidin, babestu, kontrolatu eta, behar izatekotan, isundu), gerta lekizkiokeen kalteetatik babestuz.

Oharra: Obraren argazkiak

 

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Deskargak

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.