
Zer da datuen kazetaritza?
Gaurtik aurrera, datozen asteotan, Irekian datuen kazetaritzari buruzko ikastaroan prestatu ziren tutorial eta bideo batzuk argitaratuko ditugu. Ikastaroa Mar Cabrak eta David Cabok eman zuten ekainean Euskadiko hiru hiriburuetan. Material horiek eskuragarri daude herritarrentzat, oro har, eta beren helburua da kazetaritzaren adar horretan sakontzea eta open datan liberatutako datu publikoen erabilpena, tratamendua eta analisia sustatzea (open data Euskadi, Euskadiren kasuan), kazetariek eta edozein euskal herritarrek bere istorio propioak osatu ahal izateko.
Hain zuzen ere, gaur EHUren udako ikastaroetan datuen kazetaritzara eta open data bideratutako tailer batzuk egingo dira, Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Irekirako eta Interneteko komunikaziorako zuzendaritzak antolatuta.
Tutorialak eta bideoak
Testu honen goiko aldean daude datuen kazetaritzan jarduteko gida gisa erabil daitezkeen eta datozen asteotan egunero argitaratuko ditugun azalpen-bideoak. Gainera, hemen laguntza-materialak utzi dizkizugu datuen kazetaritzaren munduan lehenengo urratsak egitea errazteko. Lehenengo saio honetan, Mar Cabraren aurkezpen bat jaso dugu goiko bideoari buruz, azalpenak errazago jarrai ditzazun.
Politikariak
Beste gonbidatu batzuk
- Mar Cabra, David Cabo


Berri honen iruzkinen RSSa