Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Uztailak 12 0

Lehendakariak Berrikuntza Funtsa 70 milioira areagotzea proposatu du

Lehendakariak atzo Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Kontseiluaren bilera zuzendu zuen, eta, bertan, Eusko Jaurlaritzak 2013-2016 aldirako Berrikuntza Funtsaren urteroko zuzkidura 70 milioira areagotzea proposatu zuen.

Funtsa Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren zati bat ordaintzeko erabiltzen da. Jaurlaritzaren proposamenaren arabera, administrazioen arteko banaketa-ehunekoak lehenagoko zuzkiduretan bezala mantenduko lirateke (%85 Jaurlaritza eta %15 hiru Aldundien artean).

Lehendakaritzaren idazkari nagusi Manu Salinerok 2008-2012ko Berrikuntza Funtsari buruz eman zuen azalpenaren ostean ondorioztatu zen betearazpena adostutako plangintzaren arabera gauzatzen ari zela. Behin betiko aurkezpenean, 2012a bukatzen denean, gauzatutako ekintzei buruzko datu kualitatiboez gain, emaitzen bilakaera kualitatiboari buruzko datuak aurkeztuko dira.

Aldundiek adierazi zuten beharrezkoa dela zuzkidura areagotzeko proposamena aztertzea, eta datorren asteetan erantzuteko konpromisoa hartu zuten. Akordioa Dirubideen Euskal Kontseiluan formalizatuko litzateke. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Kontseilua arlo horretako Euskadiko parte-hartze, aholkularitza eta lidergo organo nagusia da, eta bere kide dira Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak, Euskal Unibertsitateak eta Innobasque eta Ikerbasque.

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Politikariak

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.