Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Uztailak 10 0

Merkataritza-banaketaren dinamizatzaileak prestatzeko bekak - 2012

Bekak 15.000 eurokoak dira eta behin betiko esleipena egiteko, beharrezkoa  da 2 hilabeteko trebakuntza espezifikoa egitea, eta gero beste 12 hilabete irauten dute.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailak abuztuaren 1era arte irekita du merkataritzaren banaketa dinamizatzeko 30 plazatarako hautaketa-prozesua. 30 pertsonak jaso ahalko dituzte 450.000 euroko beka-programa honetako laguntzak.

Prozesu hau Jaurlaritzak Euskadiko merkataritzaren banaketaren profesionalizazioa hobetzea sustatzeko baldintzak sortzeko duen helburuarekin lotuta dago. Horretarako, enpresa-kudeaketan behar bezala kualifikatutako profesionalak behar dira, sektorearen egituraren eta bilakaeraren inguruko ezagutzekin.

Deialdia 32 urtetik beherako unibertsitateko goi-tituludunei dago zuzenduta. Eskabideak abuztuaren 1era arte aurkeztu ahalko dira. Onuradunek merkataritza dinamizatzeko bulegoetan egin ahalko dute ikasketa-aldia, Euskadiko udalerrietan, hain zuzen.

Eusko Jaurlaritza-  Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza

Concha Jenerala, 23
48010 Bilbao

Eusko Jaurlaritza-  Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Easo, 10
20006 Donostia-San Sebastián

Eusko Jaurlaritza- Industria,  Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritza
Samaniego, 2
01009 Vitoria-Gasteiz

INFORMAZIO GEHIAGO:

http://www.industria.ejgv.euskadi.net/r44-ed006/eu/contenidos/ayuda_subvencion/becas_dinamizadores_2012/eu_becas_/eu_arch.html


 

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Politikariak

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.