
2012-13 ikasturterako LH-ko Irakasleen Etengabeko Prestakuntza Plana (2012-07-10(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)
Agindua: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, Lanbide Heziketako irakasleak trebatu eta hobetzeko jardueren eskaintza instituzionala argitaratzen da eta 2012-2013 Etengabeko Prestakuntza Planaren barruan arautu egiten dira jarduera horiek Euskal Autonomia Erkidegoan egiteko deialdia eta jarduera horietan parte hartzen duten irakasleentzako laguntza ekonomikoen deialdia.
Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Lanbide Heziketa Zikloak irakasten dituzten irakasleentzako 2012-13 ikasturterako Lanbide Heziketako Irakasleen Etengabeko Prestakuntza Planeko ikastaroen deialdia arautzen duen agindua.
Agindua honek helburu dauka, alde batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasleen prestakuntza ikastaroetan parte hartu behar dutenak deitu eta hautatzeko prozedura ezartzea, eta bestetik, prestakuntza ikastaroak gainditzen dituzten irakasleentzako diru-laguntza arautzea.
Gehienez ere, 26.325 erabiliko dira eta laguntza horiek ordaintzeko. Kopuru hori honela banatuko da: 12.636 2012an emango diren laguntzetarako erabiliko dira eta 13.689, berriz, 2013 emango direnentzat.


Berri honen iruzkinen RSSa