
Euskotrenek zerbitzu bereziak jarriko ditu datorren asteazkenean Bob Dylanek Bilbon eskainiko duen kontzertua dela eta
Datorren asteazkenean, uztailak 11, euskotrenek Bilboko tranbiaren maiztasunak areagotuko ditu, egun horretan, Bilbon, gaueko 21:00etan Bob Dylanek eskainiko duen kontzertura doazen pertsonen joan-etorri beharrak betetzeko.
Horrela, ohiko zirkulazioz gain, 15 minuturik behin Atxuri-La Casilla artean, euskotrenek 19:45etatik eta 21:00ak bitartean 10 minutuz behin zirkulazioak eskainiko dizkie erabiltzaileei.
Kontzertua amaitu ondoren, Atxuritik 22:53an eta 23:00etan eta La Casillatik 23:20an eta 23:30ean tranbiaren zirkulazio bereziak martxan jarriko dira ohiko zerbitzua indartzeko.
Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, euskotrenek ordaintzerakoan Creditrans erabiltzea gomendatzen du. Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete edota tranbiaren www.euskotren.es web gunea kontsulta dezakete.


Berri honen iruzkinen RSSa