
Mendia: "Berriz ere ahulenei eskatzen zaie ahaleginik handiena”
Mariano Rajoy Gobernuko Presidenteak gaur iragarritako neurriak zehaztasunez ezagutu arte itxarongo du Eusko Jaurlaritzak, Erkidego Autonomoan izan dezaketen eragina aztertzeko, eta Euskadiko Administrazioan eta sektore publikoan ezarri daitezkeen esan baino lehen. “Letra txikia oso inportantea da, izan ere, egun Lehendakariaren adierazpenak besterik ez ditugu”, adierazi du Gobernuaren bozeramale Idoia Mendiak .
“Letra txikia” aztertu arte, “berriro ere, murrizketetan sakontzen da bakarrik gure ekonomiaren arazo nagusia hazkundea denean” aurreratu du bozeramaleak. Rajoyk aurreratutako neurriek “desorekari eusten diote ahaleginak banatzerakoan”, esan du Mendiak. "Berriro ere gizartearen parte bati bakarrik eskatzen zaizkie sakrifizioak, jasaten ari garen krisialdia eragiterakoan erantzukizun gutxien izan duenari hain zuzen ere”, eta, gogoratu duenez, duela gutxi Gobernu Zentralak amnistia fiskala onartu berri du eta “ez dator bat inondik ere” langabetuen prestazioa murriztearekin edota funtzionarioei Gabonetako ordainsaria kentzearekin.
Bozeramaileak berretsi egin du Eusko Jaurlaritzak, eta Lehendakariak bereziki, “defizitari eusteko beharrezko ahalegina, Ongizatearen Estatuaren funtsezko zerbitzuak mantentzea bermatuko dituzten erreformak , ekonomiaren indarberritzea eta enpleguaren hazkundea bateratzearen alde” egindako apustua. Ildo honetan, Mendiak ezinbestekotzat jotzen du hazkundea xede izango duen austeritate hitzarmen sozial bat sustatzea, sektore publikoa eta pribatua partaide bihurtuz eta gure herrialdeko indar politiko eta sozialen gehiengo handi bat bereganatuz.
Estatu eta herritarren hitzarmen bat zerbitzu publikoak defendatzeko baina, bereziki, ekonomia indarberritzeko eta “elkarrekin hazteko”. 4 ardatzetan oinarritutako ahalegin kolektiboa:
- Austeritatea Administrazio Publikoan.
- Ahalegina sektore pribatuan, merkatu globalen beharrizanetara egokituz enpresen antolakuntza.
- Zama fiskalen banaketa (ez ohizko moduan eta behin behinekoz) zerbitzu publikoak eta hazkunde ekonomikoa finantzatzeko.
- Finantza entitateen gaineko kontrol handiagoa, diru publikoa jasotzen dutenak batez ere, enpresak eta familiak laguntzeko tresna eraginkorra izan daitezen.


Berri honen iruzkinen RSSa