Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Uztailak 11 0

Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) prest dago

Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) prest dago

Euskara 21 batzorde-atalak azken ukituak eman dizkio gaur goizean Euskara Sustatzeko Ekintza Planari (ESEP). Orain, euskararen erabilera areagotzea xede nagusi duen Plana Euskararen Aholku Batzordeak aztertuko du eta onartuko -eragozpenik ez bada behintzat- datorren astean egingo duen osoko bilkuran.

 

Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) azken hilabeteotan prestatu da Euskararen Aholku Batzordearen gidaritzapean eta gizarteko eragile askoren laguntzarekin. Plan berriak jarraipena emango dio azken hamabi urteotan euskararen normalizazioan eta hizkuntza politikan erreferentzia nagusia izan den Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiari (EBPN).

Hala, Euskara 21 batzorde-atalak Planari azken ukituak eman dizkio gaur goizean egin duen bilkuran eta, orain, Euskararen Aholku Batzordeari dagokio hura aztertzea. Datorren astean, uztailaren 18an, Gasteizen egingo duen osoko bilkuran jorratuko dute eta, inolako eragozpenik ez badago, onartu egingo da.

Gogoan izan behar da, Plan horrek datozen hamar urteotako hizkuntza plangintza arrakastaz gidatu nahi duela eta euskararen erabilera areagotzea duela xede. ESEP eguneroko errealitatera egokiturik dago eta hiru helburu estrategiko batzen ditu bere baitan: euskararen jabekuntza, erabilera eta elikadura, hau da, hizkuntza aberastasuna handitzeko behar diren izapideak eta eguneroko esparru guztiak ukitzen ditu: irakaskuntza, administrazioa, lan-mundua, hedabideak, kirola eta aisia, kultura, publizitatea... Teknologia berriei ere garrantzi berezia eman zaie.

 

Logotipo berria

Euskara 21 batzorde-atalaren bilkurari hasiera eman aurretik, ESEPen irudia aukeratzeko antolatu den logotipo-lehiaketaren irabazlea ezagutzera eman da. Lehiaketara aurkeztu diren 36 logotipoetatik, Loinaz Lekuona Izagirre, 22 urteko gazte donostiarraren lana aukeratu da. Egileak 1.500 euro poltsikoratuko ditu eta hark egindako irudia goizean aurkeztu da Blanca Urgell Kultura sailburua bertan zela.

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Deskargak

Politikariak

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.