Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Uztailak 12 0

Industria Sailak turismoaren sektoreko 57 enplegu berri sortuko ditu Gauzatu programaren bidez

 

Industria Sailak turismoaren sektoreko 57 enplegu berri sortuko ditu Gauzatu programaren bidez

 

 

  • - Bi milioi euroko aurrerakin itzulgarriak jasoko dituzten zazpi proiektu onartu ditu SPRI Taldeak. Gehienez bost urteko epean itzuli beharko da dirua.
  • - Programa honek turismoaren sektoreko ETEei laguntzen die inbertsioak egin ditzaten hiru hiriburuetatik kanpo dauden hotel azpiegituretan.

 

Eusko Jaurlaritzak,  SPRI Taldearen bidez (enpresa sareari laguntzen dion Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko sozietate publikoen multzoa), bi urtean sortuko diren turismoaren sektoreko 57 enplegu berri babestuko ditu. Horretarako, Gauzatu-Turismoa programaren barruan 2 milioi euroko aurrerakin itzulgarriak emango ditu, azpiegitura turistikoetan inbertitu beharko direnak.

 

Programa horren bidez, laguntzak ematen zaizkie turismoaren sektoreko ETEei, baldin eta inbertsioak egiten badituzte hiru hiriburuetatik kanpo dauden azpiegituretan (hotelak, apartamenduak, e.a.), eta laguntzak ematen zaizkie baita ere eskaintzak behar adina garatu ez dituen eta turistek Euskadin gau gehiago igarotzea bideratu dezaketen segmentuetan inbertsioak egiten dituzten enpresei.

 

Gauzatu-Turismoa programaren bidez, 24 hilabeteko proiektu bat finantzatzeko eskaera aurkezten duen eta baldintza guztiak betetzen dituen turismoaren arloko enpresa batek inbertsioaren %30eko laguntza jaso ahal izango du, gehienezko 900.000 €-ko aurrerakin itzulgarriarekin. Une horretatik aurrera eta beti ere inbertsio epearen barruan, enpresak egin dituen inbertsioen aitorpenak aurkeztu beharko ditu eta aurkeztutako fakturen araberako diru-laguntza ordainduko zaio.

 

Inbertsio epe hori amaitutakoan, urtebeteko gabealdia izango du eta gero  kobratu duen diru guztia itzuli beharko du 5 urteko epean.

 

 

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.