Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Uztailak 12 0

Bengoa: “Mozketei ezin diegu Osasunaren arloko aurrerapenak geldiarazten utzi”

Osasun sailburuak, Rafael Bengoak, zehazpen genetikorako testa aurkeztu du gaur goizean, Donostia Unibertsitate Ospitalean. Osakidetzak bular-minbizia duten emakumeei eskaintzen dien  zerbitzu berri bat da. “Gaur egun Euskadin minbiziaren ondorioz hiltzeko arriskua duela 20 urte baino txikiagoa da, kasu gehiago dauden arren; besteak beste, gaur aurkezten ari garen proba honi esker”.

Test horretan, ehun-laginak hartu eta laborategira bidaltzen dira. Handik, laginak analizatu ondoren, arrisku-indizeak (txikia, ertaina edo handia) jasotzen dituzten grafiko batzuk bidaltzen dira.

Gaur aurkeztu den aurrerapena 36 eta 70 urte bitarteko 27 pazienterekin egin zen proba pilotuaren emaitza da. Testa egin baino lehen, 18 emakumeri kimioterapia-tratamendua agindu zieten. Emaitzak ikusi ondoren, horietako zazpi emakumeri soilik agindu zitzaien tratamendu horretara jotzeko; beste 11 kasuetan, aldiz, baztertu egin zen eta, horrela, tratamendu horren arrisku sekundarioak ekidin ziren.

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Politikariak

Beste gonbidatu batzuk

  • Rafael Bengoa

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.