
Itxaso Elosegui del Campo, Miguel Torres taldeak Santiagon duen Ardo Jatetxearen sukaldariburu berria
"Chef & Hotel" aldizkariak, Txileko gastronomiaren eta hotelen panorama berrikusten duenak, Miguel Torres taldeari buruzko artikulu bat argitaratu du bere uztaileko alean, Santiagon duen Ardo Jatetxeak bat egitearen alde apustu egiten duenari buruzkoa, hain zuzen. Hori etengabeko erronka da bertako sukaldariburu berriarentzat, Itxaso Elosegui del Campo tolosarra, Txileko produktuak eta jatetxearen zapore tradizionala uztartzen ikasi behar izan duenak sukaldearen buru hiru astez bakarrik izanda.
Dena dela, bere esperientziak eman dizkion ezaguerei esker zeregin hori ez zaio horren gogor egin; izan ere, Karlos Arguiñano Hotel Jatetxean lan egin zuen eta Sagardi Taldearen parte den Bartzelonako Euskal Etxearen buru izandakoa da. Itxasoren esanetan, "proposamen arrakastatsu baterako bidea ez da biderik tradizionalena beti".


Berri honen iruzkinen RSSa