
EUSKO JAURLARITZAK, EMPREBASKEK ETA EUSKAL ETXEAK AKORDIOA SINATU DUTE EUSKALDUN-ENPLEGUA MEXIKON SUSTATZEKO
· Programak, euskaldunak Mexikon lana aurkitzen eta baita Mexikon dauden Euskal enpresei langileak bilatzen lagunduko die
Mexiko D.F., 2012ko Uztailak 12. - Mexikoko Eusko Jaurlaritzako Ordezkaritza Bulegoak, Emprebask-ek, Euskal Herritar Enpresari Elkarteak eta Mexikoko Euskal Etxeak, lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute Euskal herritarren kontratazioa Mexikon sustatzeko eta baita Euskal enpresen langileri beharrak estaltzeko ere.
Hitzarmenean, astelehenean, alde guztiek Online Lan-Poltsa erabili eta sustatzeko konpromisoa hartu zuten. Honen funtsezko helburua enpresa Euskaldunek eta Emprebask-eko bazkide diren enpresek langileak Lan-Poltsatik kontratatzea izango da.
Jada Lan-Poltsa plataforma birtualean erantsi da eta bertan Emprebask-ekin lotutako enpresen lan eskaintzak argitaratuko dira. Mexikar eta Espainiar unibertsitate atarietan ere agertuko dira, hilero 2.500 bisita baino gehiago duten web orriak baitira eta horiek bultzatzeko asmoa dago. Halaber, curriculumetako doako erregistroa baimenduko da, hautagaiak ez dira nahitaez euskaldunak izan behar.
Honela, Mexikoko Eusko Jaurlaritzako Ordezkaritza Bulegoak eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak, Emprebask eta Euskal Etxea elkartu ditu Euskal enpresen nazioartekotzea Mexikon eta euskal elkarteak bultzateko asmoz.
Prentsarako informazio:
Laura González de Artaza
Tel. (00 52 55) 52085886 / (00 52 55) 55141163
Cel. (+52 1) 5527498261
Politikariak
Beste gonbidatu batzuk
- Itzel Olague; Lourdes Arrechea; Teresa Fernández


Berri honen iruzkinen RSSa