Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2010(e)ko Otsailak 16 1

Bengoak osasun sistema berri baten alde egin du, gaixotasun kronikoak pazienteek eurek kudeatzen lagunduko duena

Osasun eta Kontsumo sailburuak gaixo-elkarte, osasun alorreko profesional eta etxeko andreen galderei erantzun behar izan diete gaur, Sanitariak antolatutako topaketa berritzaile batean.

Rafael Bengoa osasun sistemaren beharrizanen inguruan aritu da, eta, besteak beste, gaixo kronikoen zainketa eta horien segurtasuna izan ditu mintzagai. Sailburuak adierazi duenez, gaixotasun kronikoak dituzten pazienteak hobeto zainduta "ospitaleratzeen % 75 saihestuko lirateke".

Osasun sailburuak gaixo kronikoei arreta berezia egingo dien antolamendu berri baten aldeko apustua berretsi du gaur. Rafael Bengoa orain artekoa ez bezalako osasun sistema bat sortzearen alde agertu da, batez ere gaur eguneko gaixoak ere bestelakoak direlako. Izan ere, sailburuaren hitzetan, 65 urtetik gorako herritarren % 25ek lau gaixotasun kroniko ere badituzte, eta horrek, Bengoaren arabera, "osasun antolamendu berri bat" eskatzen du.

Osasun eta Kontsumo sailburuak Espainian orain arte inoiz egin ez den moduko ekitaldi batean egin ditu adierazpen horiek, gaixo-elkarte, osasunaren alorreko profesional eta kontsumitzaile elkarteetako ordezkari batzuek zuzenean egin dizkioten galderei erantzun behar izan baitiete. Ekitaldian, Bengoak gaixotasun kronikoen ondorioei buruzko datu batzuk eman ditu: horien % 80k ebakuntzaren bat behar dute, osasun gastuaren % 77 horiei zuzenduta dago, eta 2020an lau heriotzatik hiru gaixotasun kronikoek eragingo dituzte. Egoera "jasanezina" da, Bengoaren ustez, eta "erantzun estrategikoa" behar du Europan osasun zerbitzuetara gehien jotzen den herrialdeen zerrendan lehen postuan gauden herri honetan.

Halaber, EAEko osasun zerbitzuen arduradun nagusiak esan du Osasun Sailak gaixo kronikoei "heziketa" ematearen aldeko apustua egin duela, gaixotasun horiei euren etxeetatik egin diezaieten aurre. Gaur egungo osasun sistemak "gaixo pasiboak eta ez aktiboak" ditu, sailburuaren arabera; "horiek zaintzeko beste modu bat bultzatuko dugu", gaineratu du. Ospitaleko arreta baino, lehen mailako arreta lantzearen alde egin du Bengoak, eta interakzio fisikorik eskatzen ez duten gaixotasunen tratamendua eta jarraipena "etxeetatik" egitearen alde. Osasun sailburuak komunikazioaren teknologien erabilera (Internet eta sakelako telefonoak, esaterako) bultzatzearen alde ere agertu da, gaixotasun kronikoa duen pazientea sistemarekin harremanetan errazago jartzeko eta, era berean, osasun zerbitzuan aurrez aurreko harremana behar ez duten bisitarien kopurua arintzeko.

Hitzaldian, sailburuak nabarmendu egin du zein garrantzitsua den pazientearen segurtasuna. Izan ere, berak azpimarratu duenez, Espainian pazienteen % 8k urtero-urtero kontrako ondorioak jasaten dituzte osasun sisteman. Horren harian, Bengoak datu hori hobetzen lagunduko duten helburuak aipatu ditu, higienea hobetzea, errezeta elektronikoa behin betiko indarrean jartzea eta ekipamendu berriak erostea, besteak beste.

Berri honen iruzkinen RSSa

Iruzkin bat
  • Faceless_thumb_65_avatar

    ¿Porqué la noticia está más desarrollada en castellano que en euskera?

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Politikariak

Beste gonbidatu batzuk

  • Rafael Bengoa

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.