Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Uztailak 13 0

URAk eta Euskadiko Triatloi Federazioak Gasteizko DL Triatloiko Mundu Txapelketaren esparruan elkarlan hitzarmen bat sinatu dute

Uraren Euskal Agentzia- URA, honela, Gasteizko DL Triatloiko mundu txapelketaren bigarren laguntzaile nagusia izango da, Udalaren ondoren

Atzo, URAk eta Euskadiko Triatloi Federazioak DL Triatloiko Mundu Txapelketaren esparruan elkarlanean aritzeko hitzarmena sinatu zuten. Proba hau Arabako hiriburuan izango da uztailaren 29an.

Hitzarmen honekin, Uraren Euskal Agentzia-URAk Euskadiko ur masak mantendu eta babesteko aurrera daramatzan sentsibilizazio lanak indartu nahi ditu.

Enrique Urrutiak, Erakunde-Harreman eta Berrikuntzarako Zuzendariak azpimarratu nahi izan zuen garrantzitsua dela triatloa bezalako kirol batekin harremana izatea natura eta ingurumena errespetatzen dituelako. "Gure irizpide nagusietako bat ur masak eta ingurumena mantendu eta zaintzea da, eta proaktiboak izatea lan horretan. Elementu hidrikoak, lurgaineko urak edo akuiferoak dira guzti horri balioa ematen diotenak. Triatloiko Mundu txapelketarekin dugun konpromisoak hiritarrengana hurbiltzen gaitu, eta balio erantsia ematen dio Uraren Euskal Agentzia-URAtik egindako lanari eta urarekin lotura zuzena duten beste hainbat erakunderi."

URAtik azpimarratu nahi izan da, baita ere, zebra muskuiluari aurka egiteko ezarri diren protokoloak, Arabako urtegietan aurkitu daitekeen molusku inbaditzailea.

Sinadura ekitaldian, Euskadiko Triatloi Federazioaren Presidenteak, Agustin Mendezek, eskertu egin zuen URAtik triatloiko probei eskainitako laguntza, eta xehetasunak eman zituen triatloiaren segmentuen inguruan eta bertan zorrotz beteko diren ingurumen-arauei buruz. "Txirrinduaren tartean, ura botilatxoetan emango da. Honela, ingurumena zainduko da eta Green Capitalaren protokoloak ere beteko dira. Gainera Landako urtegian neoprenozko arropa guztiak desinfektatu egingo dira uretan sartu baino lehen. Ahal den guztia egingo dugu Zebra Muskuiluaren ugalketa saihesteko eta ura kutsatu ez dezaten."

Ildo beretik joan ziren Eduardo Martínezen hitzak, Ascentiumen, Triatloiko Mundu txapelketa antolatzen duen enpresaren presidentea. Kalitate hitza erabili nahi izan zuen proba honen inguruan dagoen guztia definitzeko. "Kalitateak definitzen ditu igeri-guneko urak, triatloiaren irteera puntua, zirkuituak eta diseinuak, ahaztu gabe triatloilariek eta babesleek izango duten tratamendua.

Ascentium enpresak orain dela bi urte Gasteizen bertan Europako txapelketa antolatu zuen. Aitzindarietako bat izan zen Landako parke probintziala mantentzeko tratamendu zehatzak ezartzen eta zentzu horretan lan egingo du, ere, Munduko txapelketa honetan.

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Deskargak

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.