Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Uztailak 16 0

Industria Sailak erraztasunak eman ditu 86 enpresatako industri makinak modernizatzeko

   

  • Produkzio Ekipamenduaren Modernizazioak (MEP) 50 langile baino gutxiago dituzten industri enpresen lan segurtasuna hobetuko du.

 

Eusko Jaurlaritzak,  SPRI Taldearen bidez (enpresa sareari laguntzen dion Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko sozietate publikoen multzoa), erraztasunak eman ditu 86 enpresatako industri makinak modernizatzeko Produkzio Ekipamenduaren Modernizazioa (MEP) izeneko programaren bitartez, eta hala, 50 langile baino gutxiago dituzten enpresen lan segurtasuna hobetuko du. Ekimen honek 874.504 euroko aurrekontua dauka guztira.

 

Programa hau sail arteko lankidetzaren eredu bikaina da,  maila berean parte-hartzen baitute Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak  eta Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak (SPRIren bitartez lehenak eta Osalan, Laneko Segurtasun eta Osasun Institutuaren bitartez bigarrenak). Makina-erreminta Fabrikatzaileen Elkartearen (AFM) zeregina ere erabakigarria da, erabiltzen ez diren makinak txatar bihurtu izanaren ziurtagiriak emango dituelako.

 

Produkzio Ekipamenduaren Modernizazioa programak hainbat laguntza ematen ditu industri makina berrien inbertsioa sustatzeko eta produkzio ekipamenduak modernizatzeko, eta baita ere, bide batez, ekipamendu horiek laneko segurtasun eta osasun arauei egokitzeko; hala, lehendik zeuden makinak txatar bihurtzen dira eta makina zahar horiek makina berriez ordezkatzen dira.

Laguntza hauen helburua da 50 langile baino gutxiago dituzten industri enpresen produkzio ekipamenduak aldatzea, horrela lehiakortasuna ere areagotuz.

Proiektu honek makina berrian egin beharreko inbertsioaren %20ko diru-laguntza ematen du fondo galdura, gehienez 18.000 euro makinako eta 40.000 euro enpresa eta urteko

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.