Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Uztailak 17 1

EAEko herritarrek 73.340 tona ontzi birziklatu zituzten 2011n

  • Herritar bakoitzak 14,6 kilo ontzi arin (plastikozko ontziak, latak eta brikak) ipini zituen edukiontzi horian batez beste, Estatuko batez bestekoa baino % 29 gehiago, hain zuzen ere.
  • Birziklatzerakoan, EAEko herritarrak ahalegindu egiten dira, eta gainerakoek baino akats gutxiago egiten dituzte. Edukiontzi horian bildutakoaren % 17,9 baino ez dago gaizki aukeratuta jatorrian.

EAEko herritarrek gero eta hein handiagoan dakite birziklatzea garrantzitsua dela. Edukiontzi horiaren eta edukiontzi urdinaren berreskurapena eta birziklapena koordinatzen duen Ecoembes sozietatearen 2011ko Emaitzen Txostenaren arabera, 73.340 tona ontzi birziklatu ziren EAE osoan herritarrek eguneko 24 orduetan urteko 365 egunetan birziklatzeko aukera izan dezaten ipinitako 18.100 edukiontzi baino gehiagoren bitartez. Gainera, Ecoembes sozietatearen 2011ko azken Azterlan Monitorearen arabera, EAEko herritarren % 88k ontziak edukiontzi horian eta edukiontzi urdinean bereizten dituztela adierazi du.

Herritar bakoitzak 14,6 kilo ontzi arin (plastikozko ontziak, latak eta brikak) ipini zituen edukiontzi horian batez beste, 2010ean baino % 2,4 gehiago, eta Estatuko batez bestekoa baino % 29 gehiago, hain zuzen ere. Edukiontzi urdinean kokaturiko paperezko eta kartoizko ontzien batez bestekoa 33,5 kilo izan zen biztanle eta urte bakoitzeko, hots, Estatuko batez bestekoa baino % 81 gehiago.

Bestalde, datuek agerian uzten dute EAEko herritarrek ongi birziklatzen dutela, edukiontzi horiko desegokien -edo gaizki ipinitako hondakinen- tasa % 17,9 izan baitzen 2011n, eta portzentaje nazionala, ostera, % 23,8 da.

EAEn, guztira 466 enpresak osatzen dute, Puntu Berdearen bitartez parte hartuz, gure herrialdeko birziklapen-katea, merkatuan jartzen dituzten ontziak, hondakin bihurtzen direnean, birziklatzea ahalbidetuz.

Arantza Leturiondo Ingurumeneko sailburuordeak EAEko herritarrek gai horren alde duten "konpromiso boluntarioa eta arduratsuagatik" eskerrak eman ditu, honako hau adierazteaz gain: "emaitza horiek ezin izango ziren lortu hondakinak murrizteko, berriz erabiltzeko eta birziklatzeko lanean aurrera egiteko garatu ditugun kanpainei dagokienez herrialde honetako herritarrek azken urteotan erakutsitako harmenik gabe".

"Hobetzen jarraitu behar dugu, baina bidezkoa da zera aitortzea, baliabideak jarrita, biztanleriak arduraz, uste osoz eta behin betiko hondakinak sailkatzeko ohitura hartzen duela", adierazi duenez.

Lehengaiak aurrezteko apustua

Birziklapenaren bitartez, herritarrek aktiboki hartzen dute parte gure ingurunea babesteko eginkizunean. Ecoembes sozietateko zuzendari nagusi Óscar Martín jaunak sistema horretan parte hartzen jarraitzeko eskatu nahi izan zien herritarrei, eta gogorarazi zien "keinu erraz batekin, bereizteko keinuarekin, ontziek hondakindegi batean amaitzea ekiditen dugula, eta horrela, energia-kontsumoa eta negutegi-efektuko gasen emisioa murriztea lor dezakegula. Horretaz gain, herritarrentzat erabilgarriak diren produktu berrien lehengai gisa aprobetxa daitezke ontzi horiek".

Espainia, ontzi gehien birziklatzen dituzten Europako hamar herrialdeen artean

Estatu osoan, ontzien % 68 birziklatzea lortu da, eta horrek esan nahi du merkatuan ipintzen diren 10 ontzitatik 7 birziklatzen ari direla. Emaitza horrek Sistema eraginkorra dela berresten du, Europako Batzordeak finkaturiko helburuak sobera gainditzen dituelako, zehazki, 13 punturekin (% 68 eta % 55, hurrenez hurren).

Ecoembes funtzionatzen hasi zenez geroztik hona, gure herrialdean 11,7 tona ontzi inguru birziklatu dira, hau da, ontziz beteriko 880 futbol-zelairen baliokidea. Horri esker, 11,5 milioi tona CO2 ez dira aireratu atmosferara, 13,3 milioi Mwh aurreztu dira (1,2 milioi espainolen kontsumoaren baliokidea, hau da, Valentziako eta Bilboko biztanleena, adibidez), eta 314 milioi m3 aurreztu dira, hots, 5,6 milioi herritarren urteko kontsumoa, Bartzelona probintziako biztanleena, esate baterako.

Ba al zenekien...?

80 freskagarri-latarekin bizikleta-hagun bat egin daiteke, 6 esne- edo zuku-brikekin zapata-kaxa bat sor daiteke, plastikozko 40 botilarekin jantzi polar bat egin dezakegu, eta 8 zereal-kaxarekin liburu bat egin daiteke.

Berri honen iruzkinen RSSa

Iruzkin bat
  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Los ciudadanos del País Vasco reciclaron 73.340 toneladas de envases en 2011 http://t.co/GygM4BuZ

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Deskargak

Politikariak

Beste gonbidatu batzuk

  • Óscar Martín, Ecoembesko zuzendari nagusia

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.