Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Uztailak 17 0

Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Sailak 200.000 euro bideratuko ditu 2012an jarduera fisiko bultzatzeko helburua duten tokiko ekintzetara (2012-07-17(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Sailak 200.000 euro bideratuko ditu 2012an jarduera fisikoa sustatzeko jarduerak burutzen dituzten toki-erakundeetara, herritarren osasuna hobetzeko.

Toki-eremuetan eta osasun-arlokoak ez diren beste zenbait sektoretan egiten diren jardueren bidez osasuna sustatzeko, Osasun eta Kontsumo Sailak laguntzak emango dizkie toki-erakundeei, gure autonomia erkidegoko biztanleen osasuna eta ongizatea zaindu eta babestu ditzaten, jarduera fisikoa sustatzen duten esku hartzeen bidez, Euskadin jarduera fisikoa sustatzeko AKTIBILI estrategian ezarritakoaren ildoan.

2012ko diru-laguntzak, alde batetik, hiriko espazioek desplazamendu aktibo eta seguruetarako eta, bestetik, landa-inguruneek jarduera fisikoa egiteko eskaintzen dituzten aukerak aprobetxatzera zuzendutako jarduera dinamizatzeko soilik izango dira.

Laguntza horietarako 200.000 euro bideratu dira eta honela banatuko dira: diruz lagundu daitezkeen gastuen % 80ra artekoa, gehienez ere 5.000 euro, 7.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan; eta, % 50era artekoa, gehienez ere 8.000 euro, 7.000 biztanle baino gehiagoko udalerrietan.

Laguntzak lehiaketa bidez esleituko dira, eta eskabideak aurkezteko epea deialdia EHAAn argitaratzen denetik (uztailaren 26rako aurreikusita dago) bi hilabetekoa izango da.

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.