Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Uztailak 19 0

Lehendakariak euskal gizartearen aniztasuna errespetatzea eskatu du

"Mario Onaindiak beti izan zuen argi ideia bat beste baten aurretik jartzea, horretarako historia edo Herria arrazoi gisa aipatuz". Hitz horiekin goratu du Lehendakariak "azken erabateko intelektualaren" irudia, Onaindiaren biografiaren aurkezpenean. Ekitaldia Bilbon egin da, Fundación Mario Onaindia fundazioak antolatuta; bertan, Fernando Molina, liburuaren egilea egon da, eta EHUko ordezkariak zein Fundazioko ordezkariak ere bertaratu dira.

Lehendakariak adierazi du, Onaindia bezala, "sentimendu ezberdinak dituztenak gaitzesten dituztenean, edo norbaitek berea euskalduna dela eta gainerakoena ez dela euskalduna esaten duenean", bera ere oldartu egiten dela.

"Era guztietako kausen aldeko borrokalari nekaezinaren" irudia gogorarazten zuen bitartean, Lehendakariak "politika subirano zaharminduak" zabaltzen dituzten pertsonen jarrera kritikatu du, Bilduri erreferentzia eginez, "neurri arraroak hartu dituzte, herritarren errolda hori bezala, zu edo zure gurasoak Euskadin jaio ote diren biltzen duena".

Horregatik, Patxi Lopezek Onaindiaren izpiritua eta honek amestutako "gizarte bidezko, aurrerakoi eta aurreratua" gogora ekarri nahi izan ditu. "Herritar aske eta berdinek osatutako Euskadi anitzarekiko dugun konpromiso solidarioa berresteko garaia da. Modu batean ala bestean pentsatu edo sentitzeagatik inork ez dezan bere burua justifikatu behar", amaitu du.

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Politikariak

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.