Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Uztailak 18 0

Datorren Uztailaren 23an, astelehenean, Deba Barrenako autobusen udako ordutegia indarrean saturko da

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen EuskoTren Sozietate Publikoak, datorren astelehenean, uztailaren 23an, Deba Barrenako autobusen lineatako udako zerbitzua hasiko du. Zerbitzu hori irailaren 2era arte luzatuko da, egun hau barne.


Deba Barrenan EuskoTreneko autobusen lineak ondorengoak izango dira:

LURRALDEBUS sisteman sartutako lineak

  • Mallabia – Deba – Ondarroa.
  • Deba – Itziar.
  • Ermua – Azpeitia.
  • Eibar – Soraluze – Mendaroko Ospitalea
  • Eibar – Elgeta.

UDALBUS sisteman sartutako lineak

  • Azitain – Amaña.
  • Eibar – Arrate.


LARUNBAT GUZTIETAN GAUEKO AUTOBUSEN ZERBITZUA

Deba Barrenako autobusen udako zerbitzuan, Ermua - Ondarroa eta Eibar – Azpeitia tarteetan larunbat gauetako urteko zerbitzua mantentzen da.

Larunbatetako gaueko zerbitzuaren ezaugarriak honako hauek dira:

Ermua – Ondarroa zerbitzua:

  • Ermua – Ondarroa: zirkulazioak Eibartik 0:25ean, 2:25etan, 4:25etan eta 5:55etan.
  • Ondarroa – Ermua: zirkulazioak Ondarroatik 23:45ean, 1:45ean, 3:45ean eta 5:45ean.

Eibar – Azpeitia zerbitzua:

  • Eibar – Azpeitia: zirkulazioak Eibartik 1:30ean, 3:30ean eta 5:30ean.
  • Azpeitia – Eibar: zirkulazioak Azpeititik 0:45ean, 2:45ean eta 4:45ean.


Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek EuskoTrenen honako telefono zenbakira dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete ohiko autobus geralekuetan, eta baita Konpainiaren web gunean ere: www.euskotren.es.

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.