Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Uztailak 19 0

Kantauriko Ur Konfederakundeak eta Uraren Euskal Agentzia-URAk lankidetzarako hitzarmen bat sinatu dute, Kantauri ekialdeko mugape hidrografikoko plangintza hidrologikoa eta uraren hidrologikoa eta uraren kudeaketa koodinatzeko

KANTAURIKO UR KONFEDERAKUNDEAK ETA URAREN EUSKAL AGENTZIA-URAK LANKIDETZARAKO HITZARMEN BAT SINATU DUTE, KANTAURI EKIALDEKO MUGAPE HIDROGRAFIKOKO PLANGINTZA HIDROLOGIKOA ETA URAREN KUDEAKETA KOORDINATZEKO.

  • Hitzarmen honek ezartzen ditu plangintza hidrologikoaren, eta uraren kudeaketaren koordinazio mekanismoak. Helburua: Kantauri Ekialdeko Mugape hidrografikoan kudeaketaren batasunaren printzipio bermatzea.
  • Koordinaziorako kide anitzeko organoa bat eratzen da, bi erakundeek osatua.
  • Kantauri Ekialdeko Mugape Hidrografikokoren barne dira: Euskal Erkide Autonomikoko barruko arro hidrografikoak, Kantauri itsasertzean isurtzen duten erkidego arteko arro, eta dagozkien transiziozko eta kostako urak.

Vitoria-Gasteiz, 2012eko Uztailak 19. Kantauriko Ur Konfederakundeak eta Uraren Euskal Agentzia-URAk lankidetzarako hitzarmen bat sinatu dute, Kantauri Ekialdeko Mugape Hidrografikoko plangintza hidrologikoa eta uraren kudeaketak kudeaketaren  batasuna ahalbidetzeko.

Mugape hidrografikoen eta Arroetako Erakunde zein Plan Hidrologikoen lur-eremuak ez datoz bat. Kantauri Ekialdeko Mugape Hidrografikoaren kasuan, barne dira Euskal Erkide Autonomikoko barruko arro hidrografikoak, Kantauri itsasertzean isurtzen duten erkidego arteko arro hidrografikoak, eta dagozkien trantsiziozko eta kostako urak.

Alabaina, eskumenak dituzten erakunde ezberdinek kudeatzen dute unitate hidrogeografiko hau. Alde batetik, Uraren Euskal Agentzia-URAk eskumena dauka EAEko barne arroetako Plangintza hidrologikoa egiteko, eta baliabide hidrikoen   antolakuntza eta emakidak kudeatzeko. Beste alde batetik, Kantauriko Ur Konfederakundeak   eskumena dauka EAEn Kantauri itsasertzean isurtzen duten erkidego arteko arroetako Plangintza Hidrologikoa egiteko, eta baliabide hidrikoen   antolakuntza eta emakidak kudeatzeko.

Erakunde bien arteko hitzarmen honek sortaraziko du Koordinaziorako kide anitzeko organo bat. Honen bitartez, erakundeen arteko elkarlana sustatuko da,  Mugape Hidrografikoan helburu ingurumen-hidrologikoak lortzeko.  Halaber, organo honek bilatzen du Plangintza Hidrologikoak integratzea, eta  bakoitzaren Neurrien Programen integrazioa.

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Deskargak

  • Audioak
  • Bideoak
  • Argazkiak
  • PDF (1)

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.