Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Uztailak 19 0

Euskotrenek Azpeitian autobusen ibilbidea aldatuko du bertako zaindariaren jaiak direla eta

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen EuskoTren Sozietate Publikoak datorren uztailaren 22, 26, 27, 28, 29, 30 eta 31n eta abuztuaren 1, 2 eta 3an San Inazioko jaiak direla eta Azpeitian autobusen ibilbidea aldatuko du

ZUMAIA NORANZKOA, AZKOITIRANTZ
Autobusak Landetako errotondatik (Kiroldegia) sartuko dira Azpeitira; zezen plazatik jarraituko dute Harzubiko errotondoraino eta hortik aurrera, ohiko ibilbidea burutuko da.

AZKOITIA NORANZKOA ZUMAIARANTZ
Autobusak Azpeitira ohi bezala sartuko dira Anbulatorioko geralekura iritsi arte, Harzubiko errotondan eskuinera joko dute zezen plazara joateko eta hortik aurrera Landetako errotondaraino, Zumaia noranzkoan. 

GERALEKUAK
Aipatutako egunetan Julian Elorza Hiribidea eta Trenaren Museoa geralekuak lekuz aldatuko dira, geralekua saihesbidera eramango da, Trenaren Museoko oinezkoen zubiaren aurrera.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek EuskoTrenen honako telefono zenbakira dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete ohiko autobus geralekuetan, eta baita Konpainiaren web gunean ere: www.euskotren.es.

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.