Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Uztailak 20 0

Eusko Jaurlaritzak askatutako borondatezko langileen senideak zoriondu ditu

Aljerian bahitutako 3 borondatezko langileen askapenaren gaineko datuak jakin ondoren, Eusko Jaurlaritzak bere zoriontasuna eta babesa erakutsi nahi die familiei.

Duela bederatzi hilabete Tindufeko (Aljeria) sahararren kanpamentuetan bahitutako borondatezko bi langile espainiarrak, Enric Gonyalons eta  Ainhoa Fernández de Rincón, eta  Rossella Urru italiarra, aske utzi dituztela  jakinarazi du Kanpo Arazoetako Ministerioak.

Bilbon bizi den Enric Goyalons Mundubat GKEren kidea da. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Zuzendari Marta Aresek babes hitzak helarazi nahi izan dizkio bere familiari, harreman etengabea izan baitu eurekin hilabete hauetan zehar:  "une oso latzak izan dira familientzat, hortaz, eurekin partekatu nahi dugu pozaz gain, zuhurtzia eta lasaitasuna eskatzen ditugu".

 

Marta Aresek besarkada bat bidali nahi izan dio  Enric-en familiari " nire izenean eta Eusko Jaurlaritzaren izenean" eta larrialdi gogorrari aurre egiteko erakutsi duten kemena nabarmendu du.  

 

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Politikariak

  • Thumb_65_marta_ares
    Marta Ares Ex-Garapen Lankidetzarako Euskal Agentziaren Zuzendaria

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.